Berriak Landa eremua indartzearen aldeko apustua

Landa eremua indartzearen aldeko apustua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

partaidetzadipuazkenBailarako herritarrek aukeratu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuetako proiektuak. Bi milioi euro zertan inbertitu aukeratu dute Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Beizama eta Errezilkoeka, asteazkenean egindako batzarrean. 38 proposamen zituzten esku artean, eta horietatik 10 lehenetsi zituzten herritarrek. Orain, aldundiari dagokio proposamenen bideragarritasuna aztertzea.

Urola Erdiko bizilagunek landa eremuak indartzearen aldeko apustua egin zuten, boto gehienak herri eta auzoetako baserri bideak berritzeko proposamenak jaso baitzituen. Zonaldeko baserriek ur gabeziekin dituzten arazoak konpontzea ere hautatu zuten herritarrek.

Oro har, arlo ezberdineko proiektuak atera dira aurrera, gehien bozkatutako proposamenen artean baitaude ekonomiari, gazteriari, euskarari eta kulturari lotutako proiektuak.

Honakoak dira herrietarrek lehenetsitako proiektuak:

Baserri bideak konpontzea
Bailarako arte eszenikoen eskola sustatzea
Bertako produktuen eta merkataritzaren alde egitea
Landaguneko edadetuentzako zerbitzuak bultzatzea
Energia subiranotasuna
Eskualdeko mitologia jaso, aztertu eta zabaltzea
Udaleku parte-hartzaileak egitea haur eta gazteentzat
Ekintzailetasun planak sustatzen jarraitzea
Pasaiako Segadaren inguruko dokumentala egitea
Landa eremuetako baserrien ur gabezi arazoak konpontzea

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut