Berriak Tratu Onak hartu zuen Azkoitia

Tratu Onak hartu zuen Azkoitia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

TOfestaegunaTratu Onen aldeko festa izan zen ostiral arratsaldean Azkoitiko plazan, eskualdeko hezkidetza foroak antolatuta. Harremonak Hezkidetza Planaren baitan, Azkoitiko eta Azpeitiko udalek, bi herriotako ikastetxeek eta Arremanitz kooperatibako kideek ikasturtean zehar egindako Hezkidetza Planaren baitan egindako "urrats nabarmenak" plazaratu eta herritarrekin konpartitu zituzten. Koloreak, musikak eta batez ere, tratu onen aldeko aldarriak hartu zuten herriko plaza.

TO! Azoka egin zuten herritarren ekarpenak jasotzeko, eta "ingurukoak zaintzeko ditugun jakintzak eta esperientziak herritarrei muxutruk eskaintzeko", eta horrekin batera, 16:00etan umeentzako tailerrak izan  ziren: Hala nola, jolas kooperatiboak zein ipuin kontaketa saioak, tratu onen aldeko mural erraldoia egin zuten. Festa amaitzeko, Zarauzko Tiktara musika taldekoek eta Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako haurrek Flashmob-a ere egingo dute. Egunari bukaera DJ emanaldiarekin eman zioten.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut