Berriak Diputazioaren aurrekontuetarako proposamenak aukeratzeko bilera, hilaren 9an

Diputazioaren aurrekontuetarako proposamenak aukeratzeko bilera, hilaren 9an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dipukartelazkenaAurrera doa Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Urola Erdiko eskualdean (Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Beizama eta Errezil) zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua. Guztira 90 proposamen jaso dira apirila eta maiatzean zehar, herrietan egin diren bilera irekietan, postontzietan nahiz Internetez. Proposamen horiek aztertu eta batzuk alde batera utzi dira, bi baldintza nagusiak betetzen ez dituztelako (gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea, hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea). Beste batzuetan proposamenak elkartu egin dira, gai berari buruzkoak zirelako. 

Kontuak kontu, 38 proposameneko zerrenda jarriko da mahai gainean hautatzeko, eta horien artean aukeratu beharko dute bailarako herritarrek. Ekainaren 9an izango da aukeraketa egiteko bilera, Elkargunean, 18:30ean. 

 

 

38 proposamen horietatik 10 lehenetsiko dituzte herritarrek,  eta ondoren, Foru Aldundiari hautatutako egitasmoen zerrenda bidaliko zaio, egitasmoen bideragarritasuna aztertzeko.


PROPOSAMENEN ZERRENDA

BERRIKUNTZA
1. Ekintzailetasun plana sustatzen jarraitu eskualdean :
ekintzaile kultura herritarrengan, gazteengan ekintzaile baloreak ikastetxeen elkarlanaren bitartez, eta ekintzaileentzat zerbitzuak eta espazio fisikoak.
2. Enplegu berdea sortzeko azterketa eta ekintza plana jarri eskualdean
3. Formazio profesionala bailarako industriara egokitua
4. Teknologi berriekin sareak ireki, partaidetza herritarrengana bideratu eta komunikazio hobetzeko
5. Formakuntza: etengabeko formakuntza eskaintza eskualdean sustatu.
6. Herrigune eta auzoetara Internet konexioaren (fibra optikoa) abiadura egokia izateko egokitzapenak egin
7. Gremio desberdinen ELKARGUNEA sortzea
8. Jarduera ekonomikoak sustatzeko ikerketa burutzea

LANDA GARAPENA
9. Eskualdeko ekonomia sustatuz bertako produktuak eta bertako merkataritzaren aldeko proiektua: 1) marketing kanpainak eskualdean ; 2) bertako produktuak erosteagatik languntzak lehen sektorean eta merkataritzan (bonoak); 3) martxan dagoen plataforma digitala indartu (hemenbuy) . Elkarteen elkarlana eta irudia indartu teknologia berriak aplikatuz.
10. Eskualdeko baserri bideak konpontzea .
11. Eskualdeko mendi bideak hobetu.
12. Landa eremuetako pertsona nagusientzako zerbitzuak.
13. Landa eremuetako baserrien ur gabezi arazoak konpontzea.

TURISMOA
14. Hezurren Egiak: bailarako aztarna arkeologikoak balorean jartzea
15. Turismoa eskualdean indartu: bailarak dituen aukerak bildu, eskeintza berriak sortu eta zabaldu marketing plan indartsuen bitartez.
16. Naturako turismoa erakarri eskualdeko turismo jarduerari beste osagarri bat gehitzeko. Adib: Izarraitzeko Bira, Beizamako baso publikoak,..dinamizatzeko ekintzak (martxa familiarrak , irteera gidatuak, ibilaldiak, ekimen desberdinak.

BERDINTASUNA, PARTE HARTZEA, EUSKARA ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA
17. Nepalerako laguntza
18. Emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko plangintza
19. Pasaiako Segadaren inguruko dokumentala egitea
20. Eskualdeko memoria historikoa berreskuratu

GIZARTE POLITIKA
21. Laguntza sozialak jasotzen dituztenak jasotakoa komunitateari itzultzea
22. Pobrezia egoeran daudenentzat autohornitzeko baratzak
23. Zahartzaro aktiboa landu eskualdean (formazioa, dantza, kirola...)
24. Adineko pertsonak zaintzeko ikastaroak

INGURUMENA
25. Ibai-Eder pantanoaren inguruko eremuetan aisialdi jarduerak sustatzea
26. Energia subiranotasuna sustatzeko eskualdeko plana

KIROLA, KULTURA, GAZTERIA
27. Udaleku parte hartzaileak haur eta gazteentzat eskualdean
28. Gazte eta haur teknikaria Errezil eta Beizamarako
29. Eskualde mailako sinismen zaharrak (mitologia) jaso, aztertu eta zabaltzera eman
30. Bailarako arte eszenikoen eskola
31. Eskualdeko herri eta auzoen kultura ezagutzeko eta ezagutarazteko entziklopedia
32. Eskualdeko aniztasun eta integrazio plangintza eta ekintza plana
33. Kirol sustapena herri txikietan

MUGIKORTASUNA ETA BIDE AZPIEGITURA
34. Bidegorri sarea osatu eskualdea lotzeko: bizikletaz mugikortasuna bermatu eta oinezkoentzat izan daitekeena.
35. Bide berde sarea
36. Errepide sarearen konponketa
37. Bailara barneko mugikortasun plana eta ekintza plana.
38. Gatza banatzen duen makina bat eskualderako

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut