Berriak Tratu Onen festa egingo da ekainaren 5ean, Azkoitian, Hezkidetza foroak antolatuta

Tratu Onen festa egingo da ekainaren 5ean, Azkoitian, Hezkidetza foroak antolatuta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

TOfestaTratu Onen festa ospatuko da ekainaren 5ean Azkoitian, Harremonak Hezkidetza Planaren barruan. Festa honekin, zaintza eta tratu onak herriko plazara ekarri eta erdigunean jarri nahi dira. "Elkarren zaintza klabea da pertsona bezala eta komunitate mailan modu osasuntsu batean bizi ahal izateko. Gero eta ikusgarriagoa, gero eta nabarmenagoa da albokoen beharra daukagula, beraiekin dittugun harremanek aberasten gaituztela, eta elkarren beharrak asetzeko aldamenekoek duten garrantzia. Tratu Onetan entrenatu beharra daukagu eta horretara dator TO! festa". Horrela, Hezkidetza Planaren erakusgarri izango den programa bat antolatu dute, alde batetik, eta bestetik, herritarren ekarpenak jasotzeko TO! Azoka espazioa ere ireki dute. 

 

Badira 6-7 bat urte Azkoitian eta Azpeitian Udalen bultzadaz Hezkidetza lantzen hasi zirela eta azken ikasturteotan bultzada nabarmena izan du programa honek, eragile mordoxka biltzea lortu du eta egitasmo zehatz ugari jarri ditu martxan. Tratu Onen festaren bitartez, ikasturte honetan egindako lan guztia ospatu nahi dute, "hain urrats sendo eta garrantzitsuak eman ditugun ikasturtea borobildu nahi dugu, egindako urrats nabarmenak plazara ekarri eta herritarrekin konpartitu nahi dituzte. Honakoak dira egindako egitasmoak:

• Jolas Denbora egitasmoa eta jolas-espazioen proiektua
• Indarkeriaren kontrako protokoloa eskoletan
• Autoantolaketa taldeen lana. Aurten 4 talde aritu dira.
• Hezkidetza planak, eskoletan eta gazteria ataletan
• Azkoitian berrabiatu egitasmoa berrabiatu da eta Zestoa ere batu da.
• Beste hamaika lan eta egitasmo txiki garatu dira elkarlanean (formazio saioak...)
• Plax! Sexu aholkularitza sendotu eta zabaldu da.

Eta era berean, TO! azoka honetan herritarrei aukera eman nahi diete ingurukoak zaintzeko dituzteb jakintzak eta esperientziak herritarrei eskaintzeko: "Azkoitiko plazan gune erdi itxi batzuk jarriko ditugu, eta bertan ordubetez, ordu eta erdiz aukera izango da hainbat zaintza modu eskaintzeko, dela sendabelarrak, naturopata kontsultak, reiki, masajea, psikologia zerbitzua..."

TO! azoka honetan eskaintza egiteko aurrez izena eman beharra dago. Ekainaren 1a baino lehen egin behar da eta bi bide daude horretarako:

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
• 654811473zka

Hemen duzue ekainaren 5eko egitarau osoa:

• Arratsaldeko 4etan umeentzako tailerrak izango dira: jolas kooperatiboak, ipuin kontalariak eta beste hainbat

• Tratu Onen aldeko mural erraldoia ere egingo da

• Tratu Onen inguruko TOpaketak: herritarren arteko topaketak egin nahi ditugu, elkarren berri jakin dezagun, elkarren beharrak adierazi eta elkar ulertzeko urratsak emateko. Bertan elkartuko ditugu herriko kolektibo ezberdinak; gazteak, familiak, hezkuntza eta herrira etorritako atzerritarrak.

• TO! Kontzertua: zarauzko TIKTARA taldeak bere bigarren diska aurkeztuko du Azkoitiko plazan arratsaldeko 6'30etan. Talde honen musika dantzagarriekin herritarrak dantzan jartzea espero dugu, noski. Eta horretarako FLASMOBE bat prestatzen ari gara ikastetxeetako ikasle taldeekin batera.
• Festa bukatzeko gazteen eskutik DJak izango dira eta guztion artean plaza txukunduko da.

"Herritar guztiei dei egiten diegu ekainaren 5ean egingo dugun festan parte hartzera eta batez ere, TO! Azokan beraien ekarpena egitera".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut