Berriak Herriko hainbat kale asfaltatzen hasiko dira datorren astean

Herriko hainbat kale asfaltatzen hasiko dira datorren astean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Datorren astearte eta asteazkenean (hilak 26 eta 27) herriko hainbat kale asfaltatzen hasiko dira, eta ondorioz, aldaketak egongo dira trafikoaren zirkulazioan eta autobus geltokietan.

Honakoak dira egingo diren lanak: 

Asteartea, maiatzak 26
08:00etatik 09:30etara Aingeru Kalea asfaltatuko dute

09:00etatik 16:00etara, Kale Nagusia 1-15, 2-24 eta San Martin kalea 1-5 asfaltatuko dituzte. 

Ondorioz, kale horiek erabat itxita egongo dira ibilgailu guztientzat eta Kale Nagusitik datozenak derrigor Oteiza frontoi aldera hartu beharko dute.

Autobusei dagokienez, Martin Deuna kaleko eta Altzibar kaleko geltokiak kendu egingo dirad, eta Altzibar rotonda inguruan egingo dituzte geldialdiak 

Arratsaldean, berriz, Xabier Munibe zuhaiztia asfaltatuko dute, Kiroldegiko rotondatik liburutegi tartean. 

Ondorioz, ibilgailuek kiroldegiko rotondatik- ertzainetxe aldera eta gero Trenbidearen Zumarditik j.Urkixo aldera bideratuko dira
Autobusek ere ibilbide bera egingo dute, eta geltokia Geltoki egongo da.

Asteazkena, maiatzak 27

Egun osoan zehar, Julio Urkijo, Ibai Ondo, Trino de Uria eta Aingeru kaleko zuloak konponduko dituzte. 

Zirkulazioa betiko norantzan mantenduko da, eta lanak egiten ari diren guneetan aparkatutako autoak kenduko dituzte.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut