Berriak Turismo bulego berria uztail amaierarako egongo da martxan

Turismo bulego berria uztail amaierarako egongo da martxan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

turismobulegoberria

Eskualdeko Turismo Bulego berria egiteko esleipena egin da jada. Loiolako Santutegiaren aurrealdean kokatuko da bulego hori eta aurre fabrikatutako eraikin modularra izango da, eta  Iruñeako Nuevo Sistema Modular S.L. enpresak aurkeztutako proiektuari esleitu zaio. Proiektu hau Azkoiti eta Azpeitiko udalak Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo sailak finantzatuta du eta uztaila amaierarako zabalduta egotea aurreikusten da. Behin martxan jarritakoan, urte osoan irekita egongo dela aurreratu dute arduradunek. Loiolako Santutegitik eskualdeko udalerrietara turismo flujoak bideratzeko estrategian aurrerapauso kualitatiboa emateko helburuarekin eraikiko da turismo bulego berri hau kokaleku horretan. 

turismobulegoberriabarrutik

Eraikin modular prefabrikatuari dagokionez, birziklagarria eta berriro erabilgarria izango da, nahi edo behar izanez gero beste kokapen batean erabiltzeko. Kalitate handiko materialez eginda dago eta efizientzia energetikoaren kode teknikoko irizpideak betetzen ditu.  Biziraupen luzerako aurreikusita ekoiztuko da, Foru Aldundiaren baimena zehazten duen kontratuak 15 urtetan zehazten baitu eraikina bertan kokatzeko epea.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut