Berriak Bertsoaren etorkizuna eta oraina

Bertsoaren etorkizuna eta oraina

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gubertsotanjaialdigubertsotanjaialdi2Bertsoak badu etorkizuna Azkoitian. Hala erakutsi zuen atzo, 'Gu ere bertsotan' egitasmoaren jaialdian. 160 haur kantari Baztartxoko oholtzan, eta eserlekuak jendez beteta. Giro aparta nagusitu zen urteroko bertsoaren festan. Bertsolaritza erakutsi eta bultzatzea du helburu 'Gu ere bertsotan' egitasmoak, eta Euskal Herri osoan 20.500 ikasle baino gehiagok hartu dute parte aurtengo ikasturtean, eta esan bezala, Azkoitian 160 izan dira, Floreaga ikastetxeko 90 eta Xabier Munibeko 70. Jokin Uranga bertsolaria izan dute irakasle eta harekin landutako bertsoan abestu zituzten atzoko saioan. Besteak beste, honako gaiak eta ikuskizunak jorratu zituzten: Poxpolo zirkoa Azkoitira iritsi da, Goazen Munibe jatetxera, Sentimenduak, Langileen xelebrekeriak... Ordu eta laurden iraun zuen ikuskizunak, eta gustura baino gusturago gelditu ziren bai partehartzaileak eta baita ikusleak ere. Saioaren bideoa laster jarriko dugu Udal webgunean.

 

'Gu ere bertsotan programarekin, bertsoa sustatzeaz gain, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko gaitasuna lantzen dituzte ikasleek, ideiak ordenatzen eta diskurtsoa ordenatzen ikasten dute, eta arrazoiketa kritikoa ere bai. Hamabostean behin egiten dute hori Azkoitiko ikastetxeetan, aipatu bezala Jokin Urangarekin eta Ixabel (Xabier Munibe) eta Mailu (Florega) irakasleekin. Udalak diruz laguntzen du programa hori, eta Agurtzane Epelde euskarako zinegotzia atzoko saioan izan zen, irakasle eta ikasleek egindako lana ikusi eta txalotzen. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut