Berriak Baserritar gazteei eskaintzeko lur bila ari da Udala

Baserritar gazteei eskaintzeko lur bila ari da Udala

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

baserri-lurbideLurbide proiektua martxa onean doa. Aurreneko hilabete hauetan, proiektuaren bultzatzaile izango den talde eragilea osatu dute, nekazari gazte, nekazaritzara gerturatu eta batu nahi duten herritarrak eta proiektuaren inguruan interesa dutenekin, eta proiektuaren jarraipena eta balorazioa egiteko indikadoreak ezarri dituzte.

Eta orain nekazaritzan aritu nahi duten gazte horientzako lur bilar hasi dira. Udalak horretarako lur publikorik ez duela ikusita, herriko baserritarrengana jotzen hasi dira: baserri guztietara deitzen ari dira, proiektua azaldu eta Udalak euren lurrak errentan hartuko lituzkeela azalduz. 

Udalak honakoa eskaintzen die lurjabeei: bai nekazaritza eta bai abeltzaintzara bideratzeko lurrak epe ertain edo luzera errentan ematea, bidezko diru-kopuru baten truke eta nahi izanez gero dirua aurretik ordainduta, gero lur horiek lehiaketa publiko bidez landu nahi dituzten gazteei eskaintzeko. Errentaren baldintzak banan-bana baloratuko dira, lurraren kalitatearen arbara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 618 866 179 telefonora (Pedro) edo udaletxearen azken solairuan Lurbidek duen bulegora gerturatu.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut