Berriak Enpresa barruan ere partaidetza sustatzeko proiektua martxan jarri du Iraurgi Berritzenek

Enpresa barruan ere partaidetza sustatzeko proiektua martxan jarri du Iraurgi Berritzenek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

partaidetzaenpresetanKrisiak enpresen egunerokoan eragindako ondorioek erakutsi dute enpresen barruan eta lan egiteko moduetan ere berrikuntza beharra dagoela, pertsonen partaidetza bultzatzeko eta lurralde eta enpresa proiektu lehiakor, jasangarri eta partekatuak eraikitzeko. Hala antzeman dute eskualdeko eragileek, eta horri erantzuna emateko asmoz, Azkoitiko Iraurgi Berritzenek (Azkoitiko eta Azpeitiko udalak) proiektu bat jarri du martxan.

Enpresa, langile eta erakunde ordezkariez osaturiko topaketa eta mahai inguruak antolatzen ari da, eragile desberdinen arteko konpromisoak eta akordioak sustatzeko. Horretarako, azken hilabeteetan enpresa partaidetzari buruz enpresa eta eragile sozialakin lan saioak egin ditu, sensibilizazio eta kapazitazio saioak euskal enpresa esperientzien bitartez, eta eragile anitzeko mahai inguruak, hausnarketa eta neurri zehatzen proposamena adosteko. Egitasmo hau, Iraurgi Berritzenek koordinatu -Urola Erdiko sustapen ekonomiko eta berrikuntzarako agentzia moduan- eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Sailak fi nantziatu du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut