Berriak Baserri auzoetan Interneta bermatzeko sistema jarri du Udalak

Baserri auzoetan Interneta bermatzeko sistema jarri du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

elosugifinetAzkoitiko baserri auzoetako herritarrek aspalditik dituzte etxean Interneta jartzeko arazoak. Ohiko telefono konpainiek sareek ez diete koberturarik bermatzen, eta hainbat gunetan ezinezkoa dute euren etxean Interneta edukitzea. Arazo horri irtenbidea nola eman aztertzen aritu da Udala, beste herri batzuetako esperientziak ezagutu eta probatu ditu, eta azkenean Guifinet delako sistema ezartzea erabaki du.

Guifinet sare aske, ireki eta neutrala da. Hala definitzen du bere burua, eta bere filosofia Interneta eta bestelako edukia elkarbanatzea da. Alegia, Internet lineak erabiltzaile askoren artean elkarbanatzea.

Etxean Guifineta jarri nahi dutenei informazioa zehatzagoa emateko ikastaroa antolatu du Udalak. Sistema zertan datzan, norberak nola erabili dezakeen eta behar adinako informazio eta zalantzak argitzeko ikastaroa izango da. Maiatzaren 20an egingo da, 18:30ean, Elkargunean, eta landa eremuko biztanleei zuzenduta dago.

Zalantzaren bat izanez gero berriz 943 85 71 72  edo 625 70 63 74 telefonoetara deitu dezake.

 

 

Sare hori erabili nahi duenak bere etxean antena bat jarri behar du, sare horretako seinalea bere etxera bideratzeko, eta horrekin Interneta bermatuta edukiko du, eta sare horretako beste kideekin bestelako edukiak elkarbanatzea ere bai. Adibide batzuk jartze aldera: Azkoitian, kalean, Interneta duen herritar batek, Elosuan edo beste auzo batean duen baserrira bideratu ahal izango du, eta bi tokietan erabili; landa eremuko baserri batek beste batekin elkarbanatu ahalko du bere linea, edo kalean etxean linea duen batek bere denda edo lokal batekin elkarbanatu ahalko du linea.

Sistema honek behar bezala funtzionatu dezan beharrezko azpiegitura jartzen ari da jada Udala, alegia, sistema hori herri osoan eta landa eremuko txoko guztietan behar bezala erabiltzeko kobertura bermatuko duen antena edo puntuak jartzen hasi da. Dagoeneko San Martinen, Zabaleta baserrian eta Udaletxean jarri ditu puntu horiek, eta ekainerako Madarixan, Martiten eta Elosun jarriko ditu, herriaren inguru eta bazter guztietan sistema erabiltzeko modua izateko.

Guifinet erabili nahi dutenek instalazioa txiki bat egin behar dute etxean: antena txiki bat jarri, kablea sartu eta router bat jarri. Norberak egin dezake instalazioa (interneten dago informazioa) edo bestela, Udalera deitu eta bertatik bideratuko diote instalatzaile baten zerbitzua (943 85 71 72). Batez beste, 300-350 euro kostatzen da.

Udalak argi utzi nahi du berak jarri duena azpiegitura dela: herritarren artean Internet eta bestelako edukiak elkarbanatzeko beharrezko baliabideak, autobidea. Linea erabiltzaileek eurek jarri beharko dute, euren artean elkarbanatzeko. Hala ere, eta urtea amaitu bitartean behintzat, Udalak berak duen linea bat herritarrentzat erabilgarri jarriko du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut