Berriak Musika taldeentzat lokalak, martxan

Musika taldeentzat lokalak, martxan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

musikeruekMusikagunearen hirugarren hankak ere hasi du bere ibilbidea. Herriko musika taldeetako ordezkariek eta Udalak adostu dute lokalen erabileraren
arautegia, eta horrenbestez, asteburu honetatik aurrera, lokal horiek erabilgarri egongo dira .Lokalen kudeaketa herriko musika taldeek osatutako Azkoitiko Musikeruen Elkarteak egingo du egunerokoan, baina funtzionamenduari jarraipena egiteko batzorde bat egongo da: Elkarte horretako kide batek, musika taldeetako kideek, udal teknikariak eta Elkarguneko teknikariak osatuko dute jarraipen talde hori, eta bi urtean behin bilduko dira.
Lokal horiek erabiltzeko 16 urtetik gora izan beharko dira, eta musika taldekideen erdiek azkoitiarrak izan beharko. Ordutegia, berriz, astelehenetik igandera, 09:00etatik 01:00era izango da. Erabili nahi izanez gero, Udaleko Kultura Sailean eman behar da izena, (udaletxeko 4. solairuan /943 85 71 70).

Hain justu, hiru dira Musikagunean herriko taldeek entseatzeko dauden lokalak. Bandaren gunean eta Musika Eskolaren gunearekin batera daude, baina sartzeko eta irteteko ate propioa du, erabilera independentea izateko. Hiru hankak martxan, Musikagunearen berezko izaera lantzen hasteko moduan dira, beraz, Azkoitiko musikariak, eta hala desio du Udalak ere, azpiegituraz haratago, talde ezberdinen arteko elkarlana eta sinergiak osatzeko helburua ere bai baitu Musikaguneak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut