Berriak Gazteengana eta helduengana iristea, aurrera begirako erronka

Gazteengana eta helduengana iristea, aurrera begirako erronka

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

DH15Partaidetzaren alorrean azken lau urtetan egindako lana baloratzeko unea dela uste du Udalak, eta hori ere herritarrekin batera egin du. Asteartean egin zuen horretarako bilera, lau urte hauetan parte hartzea lantzeko erabili diren formulak, izan duten eragina, egindako akatsak... partekatu eta euren iritzia eta ekarpenak jasotzeko.

Dozenaka herritarrek hartu zuten parte astearteko bileran. 2012an Danon Herrixe prozesua martxan jarri zenean ezarritako helburuak gogoratu zituzten aurrena, azken lau urteotan partaidetza prozesuetan herritarrek ezarritako erronkak zenbateraino bete diren aztertu zuten ondoren, eta aurrera begira, herritarren eta Udalaren arteko elkarlana nola hobetu proposamenak bildu zituzten gero. Besteak beste, gazteengana gerturatzeko beharra azpimarratu zuten bertaratutakoek, eta adinekoengana iristeko premia ere bai. Horrez gain, partaidetzako ate ezberdinak irekitzen jarraitzeko eskatu zuten, bilerez gain Internet eta bestelako euskarriak erabiltzen segitzeko, eta aurrerantzean ere elkarlanean aritzeko beharra nabarmendu zuten.

 

Partaidetza Azkoitia from Erlo Telebista on Vimeo.

 

2012. urtean jarri zuen martxan Azkoitiko Udalak Danon Herrixe prozesua, azkoitiarren parte hartzea sustatzeko eta bultzatzeko asmoz. Lehen urrats gisa, herriaren ezaugarrien, egoeraren eta beharren diagnosia egin zuten elkarlanean, eta, ondoren etorkizunean nolako Azkoitia nahi zuten hausnartu eta adostu zuten. Bilera horietan erronka eta ekimen batzuk lehenetsi zituzten herritarrek eta horietako batzuk 2013ko udal aurrekontuetan bertan txertatu zituen.

 

2013. urtetik aurrera, urtero aurrekontuak definitu aurretik prozesu parte hartzaile bat jarri du abian Azkoitiko Udalak eta azken bi urte hauetan, hainbat modutan parte hartzeko aukera izan dute azkoitiarrek: 2013an, herri batzarraren bitartez, hirigintzako eta ingurumeneko proposamen zehatz batzuen artean bozkatzeko aukera izan zuten; 2014an, berriz, azkoitiar guztiek proposamenak egiteko aukera izan zuten, online, postontzien bidez eta antolaturiko batzarretan; eta ondoren, horien artean bozkatzeko aukera ere izan zuten herritar guztiek.

Baina aurrekontuena ez da izan herritarrekin elkarlanean landutako gai bakarra. Udaleko sail desberdinek ere herritarrekin batera jarri dituzte martxan hainbat ekimen, besteak beste, euskara plana, herri barruko autobusaren zerbitzua, Ingurumen plana, hondakinen ingurukoa, Moiu Ipurdixe gazteen prozesua, Azkoitiko bidegorri sarearen diseinua....

Aurrerantzean ere elkarlanaren segitzearen alde egin zuten asteartean bileran bildutako herritarrek, eta besteak beste, gazteengana eta helduengana iristeko bideak sendotu beharra nabarmendu dute.

Hemen bilerako akta

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut