Berriak Maiatzaren 1ean PNVk kaleratutako informazioaren aurrean, honakoa adierazi nahi die Udal Gobernuak azkoitiarrei:

Maiatzaren 1ean PNVk kaleratutako informazioaren aurrean, honakoa adierazi nahi die Udal Gobernuak azkoitiarrei:

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

prentsaurreinaxio

Inaxio Gorosabelen baserrian egindako obren inguruan PNVren salaketa jaso genuen urtarrilaren 31 eta otsailaren 5ean nik, dekretu baten bidez, gaia ikertzeko agindua eman nuen. Honakoa zioen dekretuak:

LEHENA.- Azkoitiko udal zerbitzu teknikoei Mokoroaundi Baserriaren hirigintza-ikuskapena egin dezatela agintzea, ondoko hauek kontutan harturik:
- EAJ/PNV taldeak aurkezturiko idazkian aipatzen diren lanak, bereziki teilatua eta portxea.
- Teilatuan obra egin zuen Inaxio Gorosabelek. Obra txikia zelakoan baimena eskatu zuen baino lanean hasi zenean konturatu ziren bigarenbat ere konpondu behar zela. Horrek proiektua eskatzen du baino teilatua zabalik zeukanez obrarekin jarraitzea erabaki zuen zegokion baimena eskatu gabe. Expedientea hasi aurretik teilatuko obra legeztatzeko proiektua aurkeztuta zeukan.
- Baserriko fatxadari erantsitako estalpea 2010ean egindakoa da.
BIGARRENA.- Baserriko jabetzari errekerimendua luzatzea, aipatu ikuskatze-lanen gauzatzea utz dezala, beharrezkoa den laguntza emanez.
HIRUGARRENA.- Ikuskapena egin ondoren, udal Zerbitzu Teknikoei eta Idazkariari dagozkien txostenak eskatzea, ondoko hauek zehaztuko dituztelarik:
- Morokoaundi Baserrian udal baimenik gabeko lanak gauzatu al diren ala ez, eta baiezko kasuan, horien zehaztapenak eman ditzaten: deskribapena, ezaugarriak, datak, etab.
- Egindako lanak legeztagarriak diren ala ez zehaztea, eta baiezko kasuan, jarraitu beharreko jardunbidea.
- Izapidetu beharreko bestelako espedienteak, bere kasuan, horien artean, hirigintzako zehapen-prozedura.
LAUGARRENA.- Erabaki hauen berri ondoko hauei ematea:
- Azkoitiko udaleko Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Departamentuko Arduradunari eta Udal Idazkariari.
- Mokoroaundi Baserriko jabetzari.
- EAJ/PNV taldeari
Ikuskapen bixita egin ondoren txosten tekniko eta juridikoa prestatzen ibili dira udal teknikariak, beraien artean hainbat zirriborro egin eta konklusio amankomunetara iritsi ondoren bukaerako txostena epe barruan, (3 hilabeteko epea zuten) apirilaren 30an osatu zuten. Txosten teknikoak apirilak 24ko data du.

 


PNVk bazekien txosten hori amaitzear zegoela. Kasualidadea al da beraiek apirilak 30ean idatzi hori sartzea eta lau haizetara zabaltzea?
Guk gauzak ondo egin ditugu, epe barruan lehen esan bezala eta hartu beharreko neurriak hartu ditugu.


Momentu honetan mahai gainean dugun txostenaren ondorioz 3 espediente zabaltzen dira:
1- Teilatu erdiaren eraberritzeko lanak legeztatzeko espedientea irekitzen da orain.
2- Baserriko fatxadari erantsitako estalpeari dagokionez gure teknikoen iritziz legalizaezina da baino hilabeteko epea ematen zaio Inaxiori bestelakorik demostratzeko. Foru aldundira ere kontsulta bideratu da. Estalpe hau traktore eta lastoa gordetzeko erabiltzen du.
3- Hirigintza disziplinako espediente zigortzaileari hasiera ematen zaio baimenik gabeko obrak exekutatzeagatik.
Guk hasiera hasieratik neurriak hartu ditugu, edozein herritarri eskatu ohi zaion bezala.
Horrekin batera, Inaxio Gorosabelekek berak bere obra eta zerbitzutako delegazioa eta arlo horretan dituen ardurak nere esku utzi ditu txostena irakurri bezain laister.

Bukatzeko, salatu nahi degu gai hau honela kaleratzea ez dela, gutxienik, etikoa, jakinda, PNVk dakien bezela, gai honen inguruan neurriak hartuta zeudela eta bere bidea segitzen ari zela. Boto batzuk irabazteko edozer ez da balekoa eta herritarrek eskertuko digute kanpaina geure proiektuei lotuta egitea.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut