Berriak Urteko lehen hiruhilekoan, hondakinen %79,1 bildu da gaika, bataz beste

Urteko lehen hiruhilekoan, hondakinen %79,1 bildu da gaika, bataz beste

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hondakinprentsaUrola Erdiko Mankomunitateak emandako datuen arabera, iazko lehen hiruhilekoan, hondakinak biltzeko sistema aldatu aurretik, %40,36 izan zen gaikako bataz besteko bilketa tasa; uztailetik abendura bitartean, bataz besteko tasa, aldaketa egin eta gero % 72,33era igo zen ; (abuztuan bertan, sistema aldaketaren ondoren tasa %76,1ekoa izan zen); eta aurtengo lehen hiruhilekoan, bataz besteko bilketa tasa % 79,1ean dago. "Datuak oso onak dira, aldaketa txiki batekin, emaitza izugarriak lortu ditugu Azkoitian eta hori herritarrei esker izan da. Eta aldaketa hau posible egin duten eragile guztien lanari esker"; horregatik, herritarrei eskerrak eta zorionak eman dizkie Urrategi Alberdi alkateak. "Aldaketa egin aurretik birziklagarriak eta konpostagarriak ziren hondakin asko zabortegira joaten ziren, ingurumen arazoak sortuz ( kutsadura, lixibiatuak,....) eta lehengaiak zulo batera bideratzen ziren, aprobetxagu gabe ; aldiz, gaur egun, hondakin horiek, dagokion tratamendua jasotzera bideratzen ditugu azkoitiarrok".

Hondakinen kudeaketa gatazka politikotik eremu teknikora eramateko saiakera zintzoa egin dutela adierazi du Alberdin eta parte hartze prozesu luze baten ondoren, alderdi guztiak helburuak adostu ondoren, helburu horiei begirako sistema adosten saiatu direla eragile eta alderdi guztiekin. "Aldaketa hor dago eta emaitzak hor daude". Behin sistema martxan jarri eta gero, herritarren iritzia jaso nahi izan dutela adierazi du, horregatik egin zutela herri galdeketa. "Galdeketaren emaitzak geureak egingo genituela adierazi genuen bere momentuan eta emaitza horiek jarraipen batzordera eraman ditugu talde eragile guztiekin egin beharreko moldaketak adosteko".

Jarraipen batzordean EAJ, Zero Zabor, Azkoitia Bai eta EH Bildu elkartu dira; PAPn kontrako Plataformak uko egin dio bertan parte hartzeari eta PSE ere ez da bertaratu, galdeketaren ondoren egindako bi bileretara. Udal gobernuak emaitzak baloratu eta sistema malgutzeko formula teknikoaren aukerak aztertzea proposatu zuen jarraipen batzordean eta Mankomunitatearekin horretan ari direla adierazi dute.

Baina moldaketek baldintza batzuk bete beharko dituztela ere gaineratu du; alegia, edozein dela ere, moldaketak kontuan hartu beharko dituela plenoan onartutako helburuak.  "Hau da, azterketa serio eta sakona egiten ari gara eta jarraipen batzordean parte hartzen dugun guztiak adostuta ari gara bide hori jorratzen".

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut