Berriak Partaidetzan orain arte egindakoa baloratu eta nola hobetu herritarrekin elkarlanean hausnartuko du Udalak maiatzaren 5ean

Partaidetzan orain arte egindakoa baloratu eta nola hobetu herritarrekin elkarlanean hausnartuko du Udalak maiatzaren 5ean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

danohrrixe

Partaidetzaren alorrean azken lau urtetan egindako lana baloratzeko unea dela uste du Udalak, eta hori ere herritarrekin batera egin nahi du. Lau urte hauetan parte hartzea lantzeko erabili diren formulak, izan duten eragina, egindako akatsak... herritarrekin partekatu nahi ditu, euren iritzia eta ekarpenak jasotzeko

2012. urtean Azkoitiko Udalak azkoitiarron parte hartzea sustatzeko eta bultzatzeko asmoz, Danon Herrixe prozesua jarri zuen martxan. Lehen urrats gisa, herritarrekin batera, herriaren ezaugarrien, egoeraren eta beharren diagnosia egin zuen eta etorkizunean nolako Azkoitia nahi zuten hausnartu eta adostu zuen, aurrera begirako erronka eta ekimenak zehaztuz. Erronken eta ekimenen batzuk lehenetsi zituzten herritarrek eta horietako batzuk 2013ko udal aurrekontuetan bertan txertatu zituen Herritarrek ezarritako erronkak eta egindako proposamenak helburu gisa hartu ditu Udalak, eta ekimen ugari egin ditu erronka horiei erantzuteko.

2013. urtetik aurrera, urtero aurrekontuak definitu aurretik prozesu parte hartzaile bat jarri du abian Azkoitiko Udalak. Azken bi urte hauetan hainbat modutan parte hartzeko aukera izan dute Azkoitiarrek: 2013an, herri batzarraren bitartez, hirigintzako eta ingurumeneko proposamen zehatz batzuen artean bozkatzeko aukera izan zuten; 2014an Azkoitiar guztiek proposamenak egiteko aukera izan zuten, online, postontzien bidez eta antolaturiko batzarretan. Proposamenak egiteko aukeraz gain horien artean bozkatzeko aukera ere izan zuten azkoitiar guztiek.

Eta aurrekontuena ez da izan herritarrekin elkarlanean landutako gai bakarra. Udaleko sail desberdinek ere herrietarrekin batera jarri dituzte martxan hainbat ekimen, besteak beste: Euskarako plana, autobus Urbanoaren zerbitzua, Ingurumen plana, hondakinen ingurukoa, Moiu Ipurdixe gazteen prozesua, Azkoitiko bidegorri sarearen diseinua....

.

Horretarako bilera arin eta irekia antolatu du, honako gaiak lantzeko:

- Danon Herrixe prozesuaren abiapuntua zein den gogoratu.

- Hasieran definituriko erronkak osatzeko Udalak eta herriak garatutako ekimenak aztertu.

- Hurrengo urteetarako herritarren parte hartze politiken eta moduen inguruan proposamenak landu

Iraupena: ordubetekoa.

Bilera maiatzaren 5ean izango da (asteartea), 18:30ean, Elkargunean.

Bertaratu eta parte hartzera animatu nahi ditu Udalak herritar guztiak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut