Berriak Haurreskolan matrikulatzeko epea astelehenean zabalduko da (hilak 4)

Haurreskolan matrikulatzeko epea astelehenean zabalduko da (hilak 4)

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

AxkoitikohaurreskolaIrailetik azarora bitartean (biak barne) Xabier Munibe haurreskolan hasi nahi duten haurrek orain egin beharko dute matrikula. Datorren astelehenetik  hilaren 14a bitartean egin beharko da, (biak barne) eta haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da eta ikasturtea hasteko gutxienez 16 aste izan behar baititu.

Apirilaren 27tik aurrera jaiotakoek maiatzaren 13tik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute eta behin-behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Ekainaren 30etik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (uztailak 10) kudeatuko dira, betiere dagokion adin tartean plaza librerik balego.

Matrikulako inprimakiak jasotzeko edota edozein informazio, haurreskolan bertan edo  943 08 07 37 telefonoan. Matrikula egiteko ordutegia berriz, goizeko 8:30tatik 13:30etara izango da.

Azkoitiko "Xabier Munibe" haurreskola 8 gelaz osatuta dago eta 0-2 arteko haurrei zuzenduta dago. 0-1 urteko gela 8 haurrez osatua egoten da eta 1-2 urteko gela 13 haurrez. Bakoitzak 2 hezitzaileren laguntza izaten du.

Haurreskola goizeko 7:30etatik arratsaldeko 18:30ak arte zabalik egoteko aukera dago eta bertan bazkaltzeko bi aukera daude: etxetik termo bidez ekartzea edota katering zerbitzua erabiltzea. ( eskakizunen arabera ).

Gure haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomía, oreka emozionala, komunikazioa eta abar.

Materiale aberats zein ezberdinen bidez, Azkoitiko haurreskolan haurren garapen kognitibo eta psikologikoa lantzen dugu. Izan ere, pertsona bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen hasten da.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut