Berriak Kultur, kirol eta aisi egitarau zabalarekin dator Garagardo Azoka

Kultur, kirol eta aisi egitarau zabalarekin dator Garagardo Azoka

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

garagardoHamar  egun eta dozenaka ekintza. Beteta etorriko da aurtengo garagardo azoka. Iraurgi Saskibaloia taldeak Azkoitiko Anaitasuna Futbol Taldearekin elkarlanean antolatu du ekimena aurreneko aldiz, azoka bera indartzeko asmoz. "Iraurgitik laguntza eskatu genien Anaitasunakoei, ikusten genuelako bakarrik eginda azokak Azkoitian ez zuela ondo funtzionatzen", adierazi du klubeko lehendakari Maier Lizasok. Anaitasunarentzat, berriz, "esperientzia berria" da azoka antolatzea, eta herrian eragile bat izan duelako erabaki du parte hartzea. Bien arabera, elkarlan ona egin dute, eta luzerako izatea espero dute.

Aurten, egitarauari buelta eman nahi izan diete, eta besteak beste familia giroa sustatu nahi dute, haientzako ekintzak prestatuz. Herritar gehiago erakartzeko, "lan asko" egin dute, eta gustura daude emaitzarekin.

 

Izan ere, antolatzaileen arabera, "inoiz baino azoka hobeagoa" izango da aurtengoa, eta hain zuzen, elkarlana herritarrentzat "aurrerapauso handia" dela gaineratu dute. Azokara joaten zirenen kopurua gutxitzen joan dela ikusita, dataz ere aldatu dute aurtengoan, eta ekainean izan beharrean maiatzean egingo dute, egokiago izango delakoan.

Apirilaren 30etik maiatzaren 9ra bitartean iraungo du azokak. Apirilaren 30ean, ostegunean, 20:00etan inauguratuko dute azoka, Xabier Oroz eta Igor Zubeldia saskibaloi eta futbol jokalariekin, eta hurrengo egunetan 19:00ak eta 20:00ak ingurutik 02:00etara izango da zabalik plazan jarriko duten karpa. Azokari dagokionez, hamabi garagardo mota eskainiko dituzte, eta aurten, berrikuntza bezala, ohiko kañak, ogitartekoak eta freskagarriak ere salduko dituzte.

Udalaren laguntzarekin antolatzen dute azoka, eta bi taldeei aitortu die "lan oso ona" egiten ari direla gazte eta umeekin. "Bide horretan udala alboan egongo da". Elkarlana, berriz, "oso positibotzat" jo du udalak.

EGITARAUA:

Apirilak 30, osteguna:

– 20:00etan, inaugurazioa.

– 22:30ean, herriko dj-ak.

Maiatzak 1, ostirala:

– 19:00etan, Azkoitiko bertsolariak eta trikitilariak.

Maiatzak 2, larunbata:

– 16:00etan, Mus Txapelketa.

– 23:00etan, Dj Oihan Vega.

Maiatzak 5, asteartea:

– 19:00etan, herriko denden moda desfilea.

Maiatzak 6, asteazkena:

– 19:00etan, Anaitasuna futbol talde guztien aurkezpena.

– 20:45ean, Championseko finalerdia, pantaila handian.

Maiatzak 7, osteguna:

– 19:00etan, kirol tertulia, Clemente, Miguel Santos, Jose Luis Larrea eta Jaume Ponsarnaukin. Moderatzailea, Txetxu Urbieta.

Maiatzak 8, ostirala:

– 19:00etan, Iraurgi SBko talde guztien aurkezpena.

– 22:00etan, Tania de Sousaren kontzertua.

Maiatzak 9, larunbata:

– 10:00etan, Salestarren elkartasun pintxoak.

-17:00etan, umeentzako pailazoak.

– 22:00etan, Emon taldearen kontzertua.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut