Berriak Argitu programan izena eman, eta aurreztu zure etxeko argindarra

Argitu programan izena eman, eta aurreztu zure etxeko argindarra

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

argituEtxeetako argindar energia murrizteko tresna abian da jada. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urola Erdiko Mankomunitatearekin elkarlanean, Argitu kanpaina martxan du herritarrei etxeetako energia kontsumoa jaisten laguntzeko, eta Azkoitiko Udalak tresna hori erabiltzera animatu ditu azkoitiarrak. Egitasmoa Rubiko herrialdean (Herrialde katalanak) jarri zuten martxan orain hilabete batzuk, eta energia kontsumoa %18 murriztea lortu dute. Orain, Gipuzkoan berdina lortzea nahi da, eta Foru Aldundiko arduradunek aurreikusi dutenez, egitasmoan parte hartzen dutenek, urteko argindarrean %10 aurreztu dezakete. Herritarrek izena eman dezakete jada www.argitu.eus webgunearen eman dezakete izena. Etxeko kaxa elektrikoan neurgailu digital bat jarri eta kontsumo elektrikoaren historikoa kontsultatzeko baimena eman behar dute kanpainan parte hartu nahi dutenek. Aipatutako neurgailua aplikazio informatiko bat da eta etxebizitza bakoitzaren "aholkulari energetiko pertsonalizatu" bihurtuko litzateke.

Behin izena emanda, teknikari bat izena eman dutenekin harremanetan jarriko da, neurgailua etxean jarri eta energia kontsumoaren ohituren gaineko galdetegi bat betetzeko. Hori eginda, kontsumo datuak eta hori murrizteko aholkuak jasoko dituzte erabiltzaileek. Egitasmoan parte hartzeko, hainbat baldintza bete behar da. Hala nola, "konpromiso pertsonala" izan behar dute izena ematen dutenek: "Kontsumo energetikoa murrizteko benetako interesa izan behar dute, kostuak murrizteagatik edo ingurumen arrazoiengatik izan". Horrez gain, urtebetean bizitokiz aldatzeko aurreikuspenik ez dute izan behar izena ematen dutenek, eta etxean Interneterako konexioa izan, eta telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua eduki behar dute.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut