Berriak Azkoitiko Lehen Gazte Egune, ate joka

Azkoitiko Lehen Gazte Egune, ate joka

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

GazteuneorokorraAzkoitiko gazteak ez daude geldirik egoteko. Hala erakutsi zuten iazko udaberrian Gaztien Herrixe Moiu Ipurdixe partaidetza prozesuan. Herriko gazteak elkartu eta elkarrekiko zubiak eraikitzeko balio izan zuen prozesu hark, eta besteak beste, Azkoitiko Gazteen Eguna antolatzeko konpromisoa hartu zuten bertaratutakoek. Lanean aritu dira udazkenetik eta iritsi da emaitza: larunbat honetan (apirilak 18) egingo da Azkoitiko Lehen Gazte Egune. Txupinazoarekin hasiko da eguna, 11:00etan, eta berehalakoan jokoak izango dira plazan. 6 laguneko gazte taldeak elkarrekin lehiatuko dira jokoetan, eta irabazleek sari berezia izango dute: astebukaera bat Bertizen eta abentura ekintza bat. Izena emateko epea luzatzea erabaki dute gazteek eta hala, egunean bertan ere eman ahalko da izena. Beraz, animatu eta parte hartu! Izena facebooken (gaztien herrixe), udaletxeko sarreran edo i gaztean eman behar da izena, aurretik, eta bestela egunean bertan, plazan.

Kontrako eztarrixe irratiak berriz, Motolov irratsaio berezia egingo du goizean plazatik bertatik.

Horrez gain, parrillada ere egongo da Ikurriñaren plazan. Janaria norberak eraman beharko du eta bertan txotxa egongo da. Arratsaldean, berriz, Azkoitiko Duatloia jokatuko da eta bertara joango dira animatzera gazteak. Azkenik, iluntzean, Ze Esatek taldearen kontzertua izango da plazan

Gazte egunen antolatzaileek parte hartzera deitzen dituzte herriko gazte guztiak parte hartzera. Gaztien herrixe, moiu ipurdixe!!

Gazteuneorokorra

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut