Berriak Gazteek dagoeneko eskatu ditzakete etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak

Gazteek dagoeneko eskatu ditzakete etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

laguntzaetxeEtxeak errentan hartzeko diru-laguntzak eskatu ditzakete jada gazteek, ekainaren 1era bitartean, Udaleko Harrera bulegoan. Laguntza horiek hiru helburu nagusi dituzte: gazteei beren emantzipazio bideak eta helduen mundura sartzeko prozesuan laguntzea, Azkoitian alokairuko etxebizitza sustatzea, eta irisgarritasun baldintzak betetzeko dituzten alokairuko etxebizitzak eskuratzea sustatzea. Informazio gehiago: 943 85 71 51

 


Honako baldintzak bete beharko dituzte diru-laguntzak jaso nahi dituzten gazteek:
- 18-35 urte bitartean edukitzea
- Jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea.
- Diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egotea.
- Gutxienez bizikidetza unitateko pertsona bat Azkoitian erroldatuta egon izana.
- Diru-laguntzen zenbatekoa errentaren arabera finkatuko da: hileko errentaren portzentaje bat izango da, eskaera bakoitzeko hileko hainbat euroko gehienezko muga izango du, eta gehienez 12 hilabeterako emango da. Muga hileko 350 eurokoa izango da, eta alde zaharrean dauden etxebizitzak errentan hartzen dituztenek laguntza handiagoak izango dituzte eta baita %65eko ezgaitasuna duten gazteek ere.
- Eskatzaileak justifikatu beharko du Etxebiden izena emanda dagoela.
- Etxebizitzek ere baldintza batzuk bete beharko dituzte: bizigarritasun baimena edukitzea eta gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzea.
Diru laguntzen ordainketa hiru hilean behin egingo da, eta aurreneko ordainketa uztailaren 24an izango da.
Informazio osoa, berriz, Azkoitia Lantzenen emango zaie, 943 85 71 51 telefonora deituta


Udalak Azkoitian alokairua sustatzeko hiru diru-laguntza mota emango ditu: aipatutako gazteenaz gain, etxejabeek etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko diru-laguntzak, eta lokal komertzialak errentan hartzeko diru-laguntzak. Laguntza horien inguruko informazioa etxez-etxe banatuko da asteburuan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut