Berriak Iaz baino %30 turista gehiago izan dira Aste Santuan bailaran

Iaz baino %30 turista gehiago izan dira Aste Santuan bailaran

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

loiolaturismoIraurgi Berritzenek emandako datuen arabera, Aste Santuko oporraldiak iaz baino %30 turista gehiago pasatu dira eskualdeko turismo bulegotik; zehatzago esateko, apiriaren 12a bitartean 1.174 bisitari pasatu dira Loiolako turismo bulegotik. Udalaren arabera, datu horiek "oso onak" dira, Donsotia eta Gipuzkoak erakusten duten gorako tendentzia horri eusten diotelako, eta normalean Aste Santua datozen hilabeteetako termometroa izan ohi delako. Eskariari dagokionez ere, baikor egoteko moduko datuak dira, gero eta gehiago baitira Loiolaz haratago eskualdeak eskaintzen dituen bestelako ekintza, baliabide eta zerbitzuak ezagutzera etortzen direnak.

 

Bisitarien inguruko datuak: 

• Jatorria:

o Euskal Herria, %38 (egunpasa etorri dira gehienak, txangoan).
o Espainiar Estatua, %32 (Turistak, egun batzuk pasatzera etorriak Euskal Herria – Gipuzkoa ezagutzera).
o Katalunia, %12 (berdin, turistak).
o Atzerritarrak, %18 (turista erlijiosoak gehienbat, taldean bidaiatu dutenak).

• Eskatu duten informazioa
o Inguruan burutu daitezken ekintzat eta ikusi daitezkenak
 Azkoitiko Aste Santua, bisita gidatuak, Urola Gustagarri ekintzak, museoak eta gainerako zerbitzuak.
o Loiolako santutegia
o Lurrun Trena – Burdinbidearen Euskal Museoa (sasoi honetan espreski eskatzen da).

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut