Berriak Haurren danborradaren sortzaileei omenaldia egingo die Udalak bihar (larunbata)

Haurren danborradaren sortzaileei omenaldia egingo die Udalak bihar (larunbata)

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

umedanborrada1450 urte dira Umore Ona elkartekoek Azkoitian aurrenekoz umeen danborrada antolatu zutela, eta ordutik, makina bat lan egin dute bost hamarkadetan elkarte horretako kideek, festa hori herrian gero eta sustraituago egon dadin. Ahalegin hori eskertu egin nahi die Udalak, eta horregatik, bihar (larunbata) umeen danborrada egunean bertan, omenaldia egingo die orain mende erdi danborrada antolatu zuten herritar horiei. Umeen danborrada herriko plazara iristen denean egingo zaie gorazarre: udaletxeko balkoira irtengo dira omenduak, eta merezitako harrera egingo diete udal ordezkariek eta danborjole txikiek. Danborrada amaitutakoan, berriz, pleno aretoan harrera ofiziala egingo die udal korporazioak, ekitaldi xume batekin. 

 

17:30ean abiatuko da umeen danborrada Santa Klaratik. Umore Ona elkarteak, Udalarekin batera, erropak berritzeko konpromisoa hartu du eta urtero konpania batek jantziak aldatuko ditu, beti ere Azkoitiaren zer ikusia duten motiboekin. Aurten pelotari jantziak estreinatuko dira, eta hurrengo urterako zalduntxoenak ari dira prestatzen.

Aurtengo beste berrikuntza Gastadoreen konpani txikia izango da: talde horretakoak  Napoleon jantzita aterako dira, pala eta pikatxoiekin.

Guztira 240 bat umek hartuko dute parte biharko danborradan,  LH1eko umeak karrozan, gastadore eta danborrada hasieran, eta LH2tik LH6rakoak, danborra jotzen. HH05eko umeak, berriz, sukaldari jantzita aterako dira, txorizoekin, danborradaren atzetik. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut