Berriak Jausoron eta San Martinen ere auzokonposta egiteko guneak jarriko ditu Udalak

Jausoron eta San Martinen ere auzokonposta egiteko guneak jarriko ditu Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

auzokonpostaHerrian beste bi auzokonposta gune jarriko ditu Udalak datozen asteetan: bata Jausoron eta bestea San Martinen. Horrekin auzokonposta egin nahi duten herritarrei aukerak zabaltzea nahi du Udalak, lur sail propiorik ez duten azkoitiarrek ere konposta egiteko aukera izan dezaten, euren auzotarrekin elkarlanean.

Bi gune berri horiekin bost auzokonposta gune izango ditu Azkoitiak: dagoeneko martxan daude liburutegi atzekoa, Ipintza auzokoa, eta Santa Klara-Bizkargi plaza arteko zubi ondokoa, eta bi berri horiekin, herritar gehiagori zabalduko zaie aukera.

Gune horietan auzokonposta egin nahi dutenek Hondakinen Informazio Bulegoan eman behar dute izena (Herriko plazan dagoena), bai bertara joanda, bai telefonoz edo bai e-mailez. Hemen kontakturako helbideak:

 

HONDAKINEN INFORMAZIO BULEGOA
Azkoitiko plaza z/g (lehen Azkoitia Lantzen)
Telef.: 943 85 73 19 / 688 820 755
E-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Urola Erdiko mankomunitateak beharrezko materiala, informazioa eta laguntza teknikoa eskainiko die auzokonposta guneetan parte hartu nahi dutenei.

Udalak izena eman eta parte hartzera deitzen ditu herritarrak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut