Berriak Bi milioi euro Urolako biztaleen esku utziko ditu Diputazioak

Bi milioi euro Urolako biztaleen esku utziko ditu Diputazioak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dipupartaidetza2Duela bi urte hasitako bideari jarraituz, aurten ere Diputazioaren aurrekontuaren zati bat zertara bideratu herritarrek erabakiko dute. Aurten, Gipuzkoan hamar eskualde zehaztu dituzte, eta bakoitzean bi milioi euro jarriko ditu diputazioak herritarren eskura, hurrengo lau urteetan inbertsioak egiteko: Bidasoan, Buruntzaldean, Debabarrenean, Debagoienean, Goierrin, Oiartzualdean, Tolosaldean, Urola Erdian, Urola Garaian eta Urola Kostan. Donostia da prozesuan parte hartuko ez duen bakarra. Udalarekin hala adostu du aldundiak, udalak bere partaidetzako aurrekontua duelako eta diputazioaren apustua eskualde ikuspegia lantzea delako. Parte-hartze prozesuak bost fase izango ditu. Lehena martxan da. Apirilaren 30era arte, herritarrek euren proposamenak egin ditzakete, hiru bidetatik: Internet bidez (www.aurrekontuahobetzen.eus); Gipuzkoa aldizkariarekin banatzen ari diren eskuorria udal egoitzetako postontzietan utzita; edo herrietan egingo diren tailerretara joanda. Azkoitian hilaren 22an izango da, 18:30ean, Elkargunean. Ekarpenak egiterakoan, bi irizpide jarraitu behar dituzte parte hartzaileek: proposamenak eskualdearentzako onuragarria izan behar du, batetik; eta aldundiaren eskumenekoa izan behar du, bestetik.

 

 

Bigarren fasean, jaso diren proposamenak bildu eta herritarrek aukeraketa bat egingo dute. Ekaineko bigarren astean izango da hori. Jarraian, proiektuak bideragarriak ote diren aztertuko dute aldundiko teknikariek. Herritarrek irailaren bigarren hamabostaldian aukeratuko dituzte behin betiko proposamenak, eta urrian aurrekontu proiektuan txertatuko dituzte. Aurten, berrikuntza gisa, eskualdeetako garapen agentziak integratu dituzte prozesuan. Horiekin batera, erakunde eta udalek ere aukera izango dute haien ekarpenak egiteko. Gainera, lehentasuna emango diete epe luzeagoko proiektuei.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut