Berriak Hutsik dauden merkataritzako lokalak alokatzeko diru-laguntzei lehen onarpena eman die plenoak

Hutsik dauden merkataritzako lokalak alokatzeko diru-laguntzei lehen onarpena eman die plenoak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

lokalhutsAzkoitiko merkataritza gunea suspertzeko eta herrian dauden lokal komertzial hutsei erabilera emateko, ekintzaile berriei, lokalen alokairurako diru laguntzak ematea erabaki zuen iazko abenduan Udal Gobernuak eta laguntza horiek tramitatzeko ordenantzari aurreneko onespena eman berri dio plenoak, iragan ostegunean. Udalaren ustez, lokal hutsak ekintzaile berriekin berreskuratzeko programaren estrategien eta jardueren ardatza da, Azkoitiko udalerrian merkataritza-dentsitate txikiko eta lehentasunezko eremuetan merkataritza berreskuratzea eta indartzea. Eremu horien indarberritze prozesurako funtsezkoa da merkataritza-jarduna bultzatzea; hain zuzen, eremu horiek ekonomikoki suspertzeko eta indarberritzeko. Horrela, Azkoitiko Kale Nagusiko lokalei emango zaie lehentasuna eta eskaerarik balego, eta aurrekontuak ahalmentzen badu, gainontzeko kale edota auzoetako lokaletara zabalduko litzateke diru-laguntza. Laguntza horietarako 21.600,00 €ko partida bideratuko da aurtengo aurrekontetatik.

Hemen duzue plenoak onartutako hasierako dokumentua. Orain jendaurrean egongo da ikusgai, nahi duenak ekarpenak egiteko.  

Horrez gain, dagoeneko onartuta dauden gazteentzat alokairurako diru-laguntzak eta alokairu sozialerako etxeetan obrak egiteko diru-laguntzak Azkoitia Lantzenen bidez tramitatzea erabaki du Udalak, eta sozietate publiko horri horretarako ahalmena emateko akordioa ere iragan asteko plenoan onartu zuten.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut