Berriak 'Bost geltoki historia zehar' berriro ere martxan, Aste Santuan

'Bost geltoki historia zehar' berriro ere martxan, Aste Santuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bostgeltoki2

Zazpigarren urtez jarraian "5 geltoki Historian" Urola Bailarako Produktu Turistikoak bere ibilbideari ekingo dio ostegunean, apiriaren 2an, Aste Santua hastearekin batera. Honako osagaiak izango ditu eskaintza turistiko honek:

• Algorri Naturaren Ezagutza Etxea (Zumaia)

• Ekainberri (Zestoa)
• Lili Jauregia, (Zestoa).
• Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia).
• Loiolako Santutegia (Azpeitia).

Eta lau hauei, bosgarren osagai edo geltoki gastronomikoa batu behar zaie, honako ostatuek osatua: Kresala taberna (Zumaia), Fati tabena (Zestoa), Oñatz taberna (Azpeitia), Kiruri Taberna – kafetegia, Loiola Auzoa (Azpeitia).

 

"Bost geltoki historian zehar", eskaintza turistikoa – forfaita

20 Km barruan kokatzen diren lau geltoki edo zentro hauek bisitatuaz, publikoari bidaia bat egiteko aukera eman nahi zaio zentzu bikoitz batean; bidaia geografikoa alde batetik Zumaiatik Azkoitiraino Urola bailara zeharkatuaz, eta bidaia historikoa bestetik, historiako zenbait aro, pertsonai edo momentu klabe interpretatuaz eta lehen eskutik ezagutuaz. Horretarako, forfaita bat eskuratu ahalko dute, 12 euroren truke. Eta forfait horrekin honakoa eskuratu ahalko da:

-Museo bakoitzera sarrera.
-Taberna bakoitzean pintxo bat eta edari bat hartzeko eskubidea 2,00 € truke.

• Forfaita pertsona batetik bestera pasa daiteke, transferiblea da.

-Bidaia hau bere osotasunean egitea, hau da, lau geltokitan geldialdia egin eta taberna bakoitzean "pintxo pote" bat hartzeko aukera ahalbidetuko duen txartela honako geltoki edo salmenta puntutan lortu daiteke.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut