Berriak Azkoitiko ondarea eta gure nortasuna hobeto ezagutarazteko

Azkoitiko ondarea eta gure nortasuna hobeto ezagutarazteko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

panelturismo2

Azkoitiaren balabide turistikoak hobeto ezagutarazte aldera, euskarri berriak jarri ditu Udalak herrieko hainbat gunetan. Helburua da Azkoitiko ondarea eta azkoitiarren nortasuna islatuko dituen kontaketa osatzea, eta hori guztia istorio batean biltzea, nahiz herritar nahiz kanpotik herria ezagutzera datozenentzat, eta horrekin batera egungo turismo informazio-euskarrien aniztasunerako edukiak sortzea edo egokitzea.

Informazio gune horietan jasotzen diren eraikin eta pertsonaien istorio eta nondik norakoak kontatzeko hiru balore hauek izan dira kontutan:

• Nortasuna: Azkoitiarekin lotura estua duten euskal izaera modernoaren eraikuntzaren oinarri izan diren pertsonaiak.

• Lehiakortasuna: plano askotan, hainbat garaitan, Azkoitiak aurrera egiteko jarrera lehiakorra izan du: karlistadak, kirola, ekonomia (industria eta burdina)... Azkoitiarrek beren ideiak eta izaera sutsu defendatzen dituztela nabarmenduko litzateke hemen.

• Ekintzailetasuna: industrian, artean, etab. Musikalari, idazle, pentsalari, kirolari, etab.

Azkoitiko udalerrian eta hirigunean dauden eraikinek eta monumentuek osatuko dute istorioaren espazioa, eta hiru gune nagusitan banatuko dira: Herriko Plaza, Eliz Ataria eta Balda Plaza. Haietako bakoitzean azkoitiartasuna definitzen duen kontzeptu eta pertsonaiak nabarmenduko dira.Kontzeptuak gorpuztuko dituzte Azkoitiko pertsona eta eraikin nabarmenek. Haien arteko elkarrizketen, eztabaiden, eta kontaeren bidez josiko da istorioa. Pako-Pako belea ere kontalari izango dugu.

Bestalde, Azkoitiko 24 eraikin esanguratsuenetan, eraikin bakoitzaren informazioa daramatzaten plaka informatiboakere  ipiniko dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut