Berriak Larunbatean pintxoak, sagardoa eta gaileta tailerra, gustagarri

Larunbatean pintxoak, sagardoa eta gaileta tailerra, gustagarri

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gustagarri-galletak2Urola Gustagarri ekimenaren aurkezpena egingo dute larunbat eguerdian Kontzejupean, eta horren harira hainbat ekimen antotu dira. Hala, txahar haragi pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da, eta etxeko txikienen gailetak egiten ikasi ahalko dute Irure txiki baserriaren eskutik. 12:00etan hasiko da dastaketa, eta gaileta taillerrean hiru txanda egongo dira; 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean, eta parte hartzeko aurretik eman behar da izena ludotekan edo Gazte Informazio bulegoan. Izena emateko azken eguna ostirala izango da, 20:00ak arte, baina lekuren bat egonez gero, egunean bertan ere apuntatu daiteke. 

Bertako produktuak eta lehengaiak eta beroriek ekoizten eta lantzen dituzten baserritarrak eta ekoizleak Urola Erdia eskualdeari izaera berezia, aberatsa eta propioa ematen dioten elementuak dira, ezbairik gabe. Bestalde, euskal sukaldaritza eta berori lantzen duten profesionalen multzoa ere ez dira atzean gelditzen.


Duda izpirik ez dugu: bi aldeetako dikotomiak –bertako produktuen eta ekoizleen artekoa eta euskal sukaldaritzaren eta jatetxeen artekoa– uztartuz eta horri balioa emanez lor daitekeen emaitza, gutxien-gutxienean, erakargarria izango da. UROLA GUSTAGARRI bi alderdi horiek uztartzearen emaitza da.

Bertako produktuez osatutako eta bertako sukaldariek trebetasun handiz prestaturiko menuen bidez, baserri eta ekoizpen guneetara bisita gidatu bereziak eginez eta "ekitaldi gastronomiko" berritzaileak data konkretu batzuen barruan antolatuz, aisialdi eta turismorako eskaintza paregabea sortu dugulakoan gaude, lehendik eskualde honek duen eskaintza turistiko oparoaren osagarri edota gehigarri.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut