Berriak Ekintzailetasuna sustatu eta banakako lanpostuak sortzeko, beste 150.000 euro

Ekintzailetasuna sustatu eta banakako lanpostuak sortzeko, beste 150.000 euro

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ekintzailetsun

Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek, Iraurgi Berritzenen bidez, 150.000 euro bideratu ditu aurten ere ekintzailetasuna sustatzeko. Joan den urtean jarri zuten diru-laguntza hori lehen aldiz, eta 2015eko deialdiari eustea erabaki dute Udalek. Langabezia tasa %14,2koa da Azpeitian, eta %13,9koa Azkoitian eta horregatik ari dira "lehentasuna" ematen ekonomia sustatzeari eta lanpostuak sortzeari bi herriak. Hala azaldu dute Urrategi Alberdi eta Eneko Etxebrriak, Azkoitiko eta Azkoitiko alkateek. Laguntza horiekin 61 lanpostu sortu zituen Iraurgi Berritzenek joan den urtean, eta helburu bera dute 2015erako.

Hiru lerrotan banatu dituzte laguntzak, 2014ko deialdian bezala: batetik, autonomoak edo hitzarmen sozialeko bazkideak daude. Haiei, gehienez, 2.500 euro emango dizkiete. Hamar bazkide baino gehiagoko enpresek, ordea, baldintza bereziak izango dituzte. Aurten, gainera, "berrikuntza gisa" aholkularitza ere eskainiko du Iraurgi Berritzenek. Bigarren lerroa ekonomia sozialera dago bideratuta eta sail horretako proiektuek ere 5.000 euro jasoko dituzte, gehienez. Azkenik, hirugarren esparruan daude berrikuntza enpresetan txertatzeko moduko proiektuak; gehienez, 10.000 euroko diru-laguntza jasoko dute. Hemen informazio zehatza eta osoa. Laguntzak dagoeneko eskatu daitezke, urte amaitu arte.

 


Azkoitian eta Azpeitian sortutako enpresa berriei zuzenduta daude diru-laguntzak. Bestalde, 2014ko abenduaren 1etik 2015eko urriaren 31 bitartean hasitako proiektuak izango dituzte kontuan. Horrez gain, langabezian daudenek soilik izango dute laguntzak eskatzeko aukera, salbuespen batzuk tarteko. "Balio erantsia" eskaintzen duten proiektuetan, langileei ere emango zaizkie laguntzak.

Dagoeneko irekita dago proiektuak aurkezteko epea, Iraurgi Berritzenen bulegoan bertan, eta abenduaren 1ean aterako dute ebazpena. Diru-laguntzaren erdia ebazpena irtendako egunean jasoko dute onartuek, eta beste erdia, juntifikazioa entregatzean.

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak esan du bi udalerriak lanpostuak bultzatzeko laguntzak ematen jarraituko dutela, eta "nabarmentzekoa" dela "horretarako egiten ari diren esfortzua".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut