Berriak Bernart Etxepare Lizeokoen bisita

Bernart Etxepare Lizeokoen bisita

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

betxepare2

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak Azkoitian daude egunotan, Urola Ikastolako ikasleekin. Iparraldeko gazte hauek ikasleen familietan daude, eta klaseetan parte hartzeaz gain, inguruko toki eta instituzioak ezagutzen ari dira. Atzo (asteartea) udaletxean izan ziren, Udalaren funtzionamendua ezagutzeko, eta Urrategi Alberdi alkateak eta beste udal ordezkari batzuk pleno aretoan egin zien harrera. Orduerdiko bixitan Udalak herritarren partaidetza sustatzeko egindako lana azaldu diete udal ordezkariek ikasleei, eta Azkoitiaren inguruko informazioa emateaz gain, eskertu egin zien egindako bixita.

Bernat Etxepare Lizeoa da Iparraldean batxilergoa euskaraz ematen duen ikastetxe bakarra. Baionan elkartzen dira bigarren hezkuntza euskaraz bukatu nahi duten Zuberoa, Nafarroa Behera eta Lapurdiko gazteak. Horretarako, Baionatik pixka bat urrutiago bizi diren ikasleek Lizeoko barnetegian ematen dute astea, asteburuan Zuberora eta Baxenabarrera itzultzeko. Hegoaldean egun batzuk igaro eta gero, Iparraldera abiatu dira elkarrekin Bernat Etxepare eta Urola Ikastolako ikasleak hango familietan eta ikastetxean beste egun batzuk pasatzera. Untsa ibili, anitz ikas, eta jin nahi duzuenean heben izanen gaituzue, adixkideok!!

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut