Berriak Etxeetako argindar kontsumoa murrizteko Argitu programa aurkeztuko dute gaur Diputazioak eta Mankomunitateak

Etxeetako argindar kontsumoa murrizteko Argitu programa aurkeztuko dute gaur Diputazioak eta Mankomunitateak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Gipuzkoako Foru Aldundiak Urola Erdiko Mankomunitatearekin abian jarri duen Argitu kanpaina aurkeztuko du gaur, asteartea, Azpeitiko udaletxeko areto nagusian, 18:30ean hasita. Rubiko (Katalunia) udal ordezkari bat ere bertan izango da euren esperientzia azaltzen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Urola Erdiko Mankomunitatearekin abian jarri duen Argitu kanpaina aurkeztuko du gaur, asteartea, Azpeitian. Eskualdeko aurkezpena izango da gaurkoa, eta udaletxeko areto nagusian egingo dute, 18:30ean. Bertan etxebizitzetan argindarraren kontsumoa nola murriztu daitekeen azalduko dute, eta Rubiko (Katalunia) udal ordezkari bat ere bertan izango da euren esperientzia azaltzen. Izan ere, herri horretan kontsumoa %18 aurreztea lortu dute.

Aldundiak adierazi duenez, "energia noiz eta nola kontsumitzen dugun jakinez gero, %18ra arte aurreztu daiteke". Argitu ekimena tarteko, etxeko kaxa elektrikoan neurgailu digital bat jarri, eta etxeko kontsumo datuak kontsultatu eta alderatu daitezke. Neurgailu hori jartzea doakoa da, eta egitasmoan parte hartzeko www.argitu.eus webgunean eman behar da izena. Behin izena emanda, neurgailua etxean jarri eta energia kontsumoaren ohituren gaineko galdetegi bat bete behar da. Hori eginda, kontsumo datuak eta hori murrizteko aholkuak jasoko dituzte erabiltzaileek.

Egitasmoan parte hartzeko, hainbat baldintza bete behar da. Hala nola, "konpromiso pertsonala" izan behar dute izena ematen dutenek: "Kontsumo energetikoa murrizteko benetako interesa izan behar dute, kostuak murrizteagatik edo ingurumen arrazoiengatik izan". Horrez gain, urtebetean bizitokiz aldatzeko aurreikuspenik ez dute izan behar izena ematen dutenek, eta etxean Interneterako konexioa izan, eta telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua eduki behar dute.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut