Berriak Asteazkenean 'Beltzean Mintzo' dokumentala, munduko hizkuntza gutxituen inguruan

Asteazkenean 'Beltzean Mintzo' dokumentala, munduko hizkuntza gutxituen inguruan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

garabidekartelZer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkiote Garabideri. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten diete eta, bide batez, euskarak haiengandik ere ikasteko aukera eskaini. Guzti hori dokumental batean bildu dute eta Euskal Herriko hainbat tokitan ari dira aurkezten. Asteazkenean, (hilak 25), Azkoitira ekarriko dute dokumentala, Udalak Garabiderekin hasitako elkarlanaren seinale. 19:00etan izango da emanaldia, Elkargunean.

 Hemen duzue dokumentalaren trailerra

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut