Berriak Elikadura jasangarria lantzen ari dira Eskolako Agenda 21en

Elikadura jasangarria lantzen ari dira Eskolako Agenda 21en

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

agenda21Azkoitiko San Jose Floreagako ikasleak eta Xabier Munibe ikastolako DBH ikasleak, Eskolako Agenda 21 programaren bidez, beren eskola eta herria jasangarritasunerantz bideratzen saiatzen ari dira. Helburua, eskola-komunitatea ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea da, herritar bezala partehartzea bultzatuz. Programa hau Azkoitiko Udalak bultzatzen du eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak aurrera eramaten du. Aurtengoa, hamabigarren ikasturtea dute jardun horretan, urtero urtero gai ugari jorratuz. 860 ikasle inguru ari da proiektuan beraien ikas-komunitate osoaren inplikazioarekin.

Aurtengo gaia, "Elikadura jasangarria" da eta adinari egokitutako diagnostiko eta ekintzak burutzen ari dira une honetan. Txikienek, horma-irudi eta jolasen bidez elikagaiak ezagutzen ari dira; 6-11 urtekoek, elikadura eta osasuna, elikadura eta sortzen ditugun hondakinak, "kontsumo taldeak", kontsumitzeko beste modu bat... lantzen ari dira, eta 12-16 urtekoek eta nagusienek berriz, alperrik galtzen den janari kopurua aztertzen ari dira, gosea, baserrien garrantzia, bertakoa kontsumitzearen garrantzia, elikadura ekologikoa, kontsumo taldeak... Beraz, haur hezkuntzatik hasi eta DBHko 4. maila-arteko ikasleak ari dira lanean, herria geroz eta jasangarriagoa bilakatzen laguntzeko.

 

Eskolako Agenda 21ak, hiru ardatz nagusi lantzen ditu: curriculuma, ikastetxearen kudeaketa eta partehartzea herrian. Atal hauek gai desberdinen inguruan biratu izan dute: hondakinak, mugikortasuna, kontsumoa, ura, biodibertsitatea, energia, aztarna ekologikoa...
Hasteko, ikastetxe bera aztertzea tokatzen da. Behin curriculuma eta ikastetxeko diagnostikoa egin ondoren, zertan hobetu aztertu behar da eta ekintza plan bat osatzen da. Ondoren, herrian gertatzen dena aztertzea tokatzen da. Eta horretan daude hain zuzen ere ikastetxeak. Herri mailako partaidetza lantzeko, ekintza batzuk burutzen dituzte bai ikastetxean eta baita ikastetxetik kanpo ere, eta ondoren, lortutako emaitzekin, norberak bere egunerokotasunean bete beharreko hainbat konpromiso hartzeaz gain, ikusitako gabeziak konpontzeko proposamenak luzatuko dizkiete udal ordezkariei, ikasturte bukaeran alkatearekin burutuko den entzunaldian.

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut