Berriak Patinatzaileen lasterketa ere izango da Azkoitia-Azpeitian

Patinatzaileen lasterketa ere izango da Azkoitia-Azpeitian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

maratoierdia15Martxoaren 28an izango da Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia eta aurtengo lasterketa berrikuntza ugarirekin iritsiko da. Izan ere, maratoi erdia eta lasterketa herrikoiaz gain, patinatzaileek ere parte hartzeko aukera izango dute. Patinatzaileak 16:10ean abiatuko dira, lasterketa herrikoia 16:15ean hasiko da eta maratoi erdia, berriz, 16:30ean. Beste berrikuntza bat txipari dagokio; dortsalean ezarrita egongo baita. Dortsalak, berriz, irteeratik 200 metrora banatuko dituzte, 11:00etatik 16:00etara.

Korrikalariak irteera puntura eramateko autobus zerbitzua indartu da. Honela, Azpeititik lehen autobusa 14:30ean irtengo da igerilekutik, eta ondorengoak berriz, Loiolatik irtengo dira, 15:45era bitartean. Bestetik, igerilekuan, dutxa eta aldagela zerbitzuak jarriko dituzte, eta ludoteka zerbitzua ere izango da 3 eta 10 urte bitartekoentzat, 14:30etik 19:30era. Horretarako, aurrez izena eman behar da, 943150095 telefono zenbakian edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzita.  

Lasterketan eman daiteke izena jada, bai internet bidez eta baita Azkoitiko Plaza berri Sporten. Martxoaren 20tik aurrera garestiagoa izango da izena ematea.

Lasterketari buruzko informazio zehaztua, hemen.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut