Berriak Gazteek emango dute Udalaren bigarren kilometroa, Korrikan

Gazteek emango dute Udalaren bigarren kilometroa, Korrikan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

korrika18Korrika 19a igandean pasatuko da Azkoititik eta Udalak bi kilometro erosi ditu aurtengoan ere, orain bi urte bezala. Kilometro horietako bat Udaleko ordezkariek emango dute, baina bestea herriko eragileri bati eskainiko dio Udalak, orain bi urte egin bezala. Orduan emakumeen mahaiari eman zion, eta aurten gazteei ematea erabaki du, Gaztien herrixe moiu ipurdixe ekimenaren talde eragileko kideei hain justu. Iaz egindako partaidetza prozesuaren ondoren talde eragile bat sortu zen eta talde hori herriak gazteak aktibatzeko lanean ari da, besteak beste apirilaren 18rako Gazte Egune antolatzen, eta ahalegin hori eskertu nahi die Udalak. Santakruz baserritik San Jose Egoitzarako kilometroan emango dute lekukoa aipatu gazteek, eta bertaratu eta parte hartzera animatzen ditu Udalak gainerako gazteak ere. Udal ordezkariek, berriz, Elkarguneko biribilgunetik Aizkibel liburutegira eramango du Korrika 19ren lekukoa.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut