Berriak Gaur korrika txikiaren ostean, Irrien lagunen ikuskizuna plazan

Gaur korrika txikiaren ostean, Irrien lagunen ikuskizuna plazan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

korrikairrienlagunGaur (asteazkena) Korrika txikia egingo dute herriko ikastetxeek, 16:30ean abiatuta, eta horren amaieran ikuskizun berezia izango da herriko plazan: Irrien lagunak etorriko dira  eta 'Euskararen taupadak' emanaldia egingo dute, herriko ume eta familiekin batera. Martin Bertso eta Tiritatxo etorriko dira Azkoitira, eta bederatzi proba egingo dituzte plazan, euskarak gure herrian duen osasuna neurtzeko. Proba horietan haur, guraso zein aiton-amonek hartu beharko dute parte eta lortutako emaitzen arabera euren diagnostikoa egingo dute Martin Bertsok eta Tiritatxok: euskara gure herrian osasuntsu edo gaixo dagoe esango digute. Musika, kolore eta jolasez beteriko ikusikuzuna da, eta bertaratu eta parte hartzera animatzen ditu Udalak Azkoitiko txikin zein handiei.

 

19. korrikari dagokionez, igandean pasatuko da Azkoititik, eta egun horretarako egitarau oparoa antolatu dute herriko eragileek. Hemen duzue egitaraua: 

- 11:30ean, Juan Baustista Mendizabalekin herriko kaleen izendegiari buruzko hitzaldia, kaleetan zehar. Hasiera Kontzejupetik.
- 12:00etan, Triki bertso poteoa
- 14:00etan, Korrika bazkaria Gure pilotalekuan. (Izen ematea: 607612697 edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu )
- 19:39an Korrika19 Azkotira iritsiko da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut