Berriak Txerloia eta San Juango azpiegiturak hobetzeko lanak amaitu ditu Udalak

Txerloia eta San Juango azpiegiturak hobetzeko lanak amaitu ditu Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

sanjuantxerloiTxerloia eta San Juan futbol zelaietako azpiegiturak hobetzeko lanak amaitu ditu Udalak. Txerloian, zelaia inguratzen duen sarea eta bere estalgune berdea berritu ditu, eta San Juanen, berriz, bi izan dira egindako lanak; batetik, porteria inguruko posteetan eta gantxoetan babesak jarri dituzte, jokalarien segurtasuna bermatzeko, eta bestetik eta harmailen atzealdean metrakilatozko panel bat jarri dute, eguraldi txarra egiten duenerako. Izan ere, orain arte eguraldi txarra egiten zuen aldiero busti egiten ziren harmailak eta arazo horri irtenbidea eman nahi izan zaio lanokin. Guztira 50.000 euroko inbertsioa egin da hobekuntza lan horietan, eta emaitzarekin gustura daude Anaitasuna taldekoak eta Udala. 'Gure beharren berri eman eta berehala egin dituzte lanak; gustura gaude elkarlanarekin, eta eskertu egin nahi dugu Udalaren jarrera", azaldu du Pedro Urdapilleta presidenteak. Urrategi Alberdi alkateak eta Jesus Oteiza zinegotzia ere gustura daude emaitzarekin, "Anaitasunaren kide diren ehunka gazte eta umeren mesederako izango direlako lanak, euren segurtasuna eta ongizatea bermatzeko". 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut