Berriak Urola Gustagarri III: bailarako haragi eta behi esneari gorazarre

Urola Gustagarri III: bailarako haragi eta behi esneari gorazarre

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ugustagarri3Badator Urola Gustagarri ekimenaren hirugarren edizioa. Datorren ostegunean (hilak 19) hasi eta apirilaren 19ra arte, bailarako ekoizle, baserritar, jatetxe eta bestelako eragileek menuak, ekintzak eta eskaintza turistikoak eskainiko dituzte, bertako beste bi produktu oinarri hartuta: bailarako txahal haragia eta behi esnea izango dira protagonista. Bertako produktuak balorean jarriz eta bertako hamar jatetxeetako sukaldariek trebetasun handiz prestaturiko menuen bidez, baserri eta ekoizpen guneetara bisita gidatu bereziak eta  "ekitaldi gastronomiko" berritzaileak antolatu dira, hilabete horretarako aisialdi eta turismorako eskaintza berezia sortzeko, lehendik eskualde honek duen eskaintza turistiko oparoaren osagarri edota gehigarri.

Hemen duzue Urola Gustagarriren hirugarren edizio honetarako prestatutako egitaraua. Ekimena gaur aurkeztu da Donostian, Sevatur Gipuzkoako turismo ferian, eta esan bezala, San Jose egunean abiatuko da. www.urolagustagarri.eus blog berria ere martxan jarriko da edizioarekin batera, Gustagarri eta bertako ekintza guztiei buruzko informazio eguneratuarekin.

 

Proiektu hau Basquetour-ek bultzatu du "Euskadi Gastronomika" produktu turistikoaren bidez, bertan eskualdea eta bertako hamabost enpresa atxikituta daudela, Urola Garaiaren eskaintza enogastronomikoa ezagutzera emateko asmoarekin eta, orohar, Euskadi jomuga enogastronomiko gisa nazioarte mailan erreferente bihurtzea. Honez gain, klubak eta bere kideek sarean eta modu koordinatuan lanean dihardute aipatutako helburua lortzen laguntzen duten honelako ekintzak eta ekitaldiak antolatzeko eta sustatzeko.

 

Urola Gustagarri III edizioa gaur aurkeztu da Sevatur Turismo azokan.
Honako Agintariek hartu dute parte:
• Urrategi Alberdi, Azkoitiko alkatea
• Iñaki portilla, Iraurgi Berritzeneko ordezkaria
• Jon Peli Uriguen, Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko Foru Diputatua (Gipuzkoako Foru Aldundia)
• Arantza Madariaga, Basquetoureko Zuzendari orokorra.
Bestalde, ekimenean parte hartzen duten honako jatetxe hauek ere bertan izan dira, beraien menuetan eskaintzen dituzten plater goxoak pintxotan jarri eta dastaketa bat eskaini dutelarik: Joseba (Azkoitia), Kiruri (Loiola – Azpeitia), Sagasti Zahar (Azpeitia), Larrañaga (Azpeitia), Aranburu (Aizarna – Zestoa).

AURREKARIAK
• ZER DA UROLA GUSTAGARRI
o BERTAKOA balorean jarriz sortu dugun aisialdi eta turismorako eskaintza

o Zer da BERTAKOA edo zerk osatzen du BERTAKOA:
 Produktuak – Ekoizleak
 Euskal sukaldaritza – sukaldariak (jatetxeak)
 Baserriak eta Ustiategiak
 Azokak
 Gure herrietako bizia, gure "lifestyle-a" azken finean.

o Puntu guzti hauek artikulatuaz, urtean zehar eta aro desberdinetan saio desberdinak antolatuko ditugu, aro horietan gure bailara bisitatu eta ezagutzeko motibo erakargarriak sortzeko, eta bertako produktuak balorean jartzeko.

o BERTAKOAren inguruan eta BERTAKOAri balorea emateko aktibitate ekonomikoa sortzea da azken helburua Turismo jardueraren bidez.

o IRAURGI BERRITZEN (Urola Erdiko Garapen Agentzia) eta URKOME (Urola Kostako Landa Garapen Elkartea)ren ekimenez eta Urola Erdiko lehen eta hirugarren sektoretako hainbat eragileren parte hartzearekin.

• GAUR AURKEZTEN DENA
o UROLA GUSTAGARRI III edizioa, 2015ko Martxoak 19 – Apirilak 19

o Landuko diren produktuak: Euskal Okela (txahala) eta behi esnea.

o Bailarako ekoizleek hornituta.

o Eskualdeko hamar jatetxeren partehartzea.

 Joseba eta Laja Azkoitian, Jai Alai, Kiruri, Larrañaga, Mikel Uria eta Sagasti Zahar Azpeitian, Beizamako Ostatu Zaharra Beizaman, Letea Errezilen, eta Aranburu Aizarna – Zestoan.

o Martxoak 19 eta Apirilak 19 bitartean zer dago beraz:

 MENUAK
• Jatetxeek Euskal Okela eta Behi Esnea erabiliaz prestatutako menu bereziak eskaintzan.

 EKINTZAK
• Eskualdeko baserri eta ustiategietara bisita gidatu bereziak, bertako bizimodua, lan egiteko modua, produktuak... erakutsi eta balorean jartzeko.
• "Gastro ekimenak"
o Degustazioak, produktu lokalen azoka berezia Zestoan.

 OHIKO ESKAINTZA TURISTIKOA
• Eskualdeko baliabide kultural eta natural paregabea

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut