Berriak Pentsatu, mugitu, ekin!

Pentsatu, mugitu, ekin!

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

m8argazkia

Martxoaren 8a Emakumeen nazioar­teko eguna da eta horren harira, eki­men eta aldarrikapen ugari egingo dira mundu osoan zehar. Baina egun bateko aldarriaz haratago, berdin­tasuna eguneroko erronka dela argi dauka Azkoitiko Emakumeen ma­haiak, eta hori gogoan antolatu ditu aurtengo ekimenak: 'Berdintasuna, eguneroko erronka: pentsatu, mugitu ekin!', lema hori aukeratu du aurten­gorako eta ugari izango dira egingo diren ekimenak.

Esaterako, Adierazpen guneak' antolatu dituz­te Artxamendi topalekuan, gaztee­kin berdintasunaren gaia lantzeko. Besteak beste, txapak, irudiak eta kolaxak egingo dituzte, eta egindako lanekin erakusketa jarriko dute gero. Horrez gain, martxoaren 6an bazka­ri autogestionatua eta DJ Kortarekin dantzaldia egongo da Elkargunean, eta martxoaren 8an bertan elkarre­taratzea eta kale ekintzak ere egon­go dira. Hemen duzue egitarau osoa, kartelean.

Horiez gain, eta udazkeneko esperientzia baliatuz, emakumeak ahalduntzeko ikastaro gehiago ere antolatu ditu Udalak, Berdintasun sailetik. Bost ikastaro izango dira, guztiak ere helburu jakin batekin: emakumeen autoestimua indartzea, objetu izatetik subjetu izatera pasatzea, eta emakume izateagatik sufritzen den diskriminazioari buruzko kontzientzia hartzea. Ikastaroak adin guztietako emakumeei zuzenduta daude, eta martxoan hasiko dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut