Berriak Euskal gaztainondoaren berreskurapen-garapen ikastaroa antolatu du Udalak

Euskal gaztainondoaren berreskurapen-garapen ikastaroa antolatu du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gaiztaiondoAzkoitiko Udaleko Ingurumen sailak, Azkoitiko basoen kudeaketa eredu berri bat sustatzeko helburuarekin ikastaro praktikoa antolatu du, gaztainondoen inguruko ezagutza eta praktiketan sakontzeko. Mintegi honetan gure lur sailei gaztainondoen berreskurapena sustatuz, errentagarritasuna emateko teknikak azalduko dira, eta zehazki honako gaiak landuko dira, bai teorikoki eta bai praktikoki: Txertoak, izurrien kontrola, txankroen garbiketa, ugaritzea, etorkizuneko aukerak... Ikastaroa martxoaren 7an izango da, 09:00etatik 17:00etara, Laja jatetxean, eta parte hartu nahi dutenek martxoaren 2an dute izena emateko azkeneko eguna (607 885 609). Kurtsoa dohainik izango da baina bazkaria bakoitzak ordaindu beharko du (12-15 euro inguru). Ikastaroan beharrezkoa izango da txertaketarako labana ematea.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut