Berriak Azkoitia Lantzenek Intxaustin zuen gatazka konpontzeko akordioa sinatu dute

Azkoitia Lantzenek Intxaustin zuen gatazka konpontzeko akordioa sinatu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

intxaustilantzenAzkoitia Lantzenek  Biteso eta Sierras Sabi enpresekin akordiora iritsi du, eta beraz, Intsausti eremu industriala bizitoki bihurtzeko proiektua gauzatzeko bi aldeek zituzten konpromisoak bertan behera utzi dituzte. Intsaustin etxebizitzak egiteko proiektua auzibidean izan da azken bi urteetan. Izan ere, Azkoitia Lantzenek eta gune horretan zeuden Biteso, Sierras Sabi eta Galmak XXI enpresek ez dituzte 2007an sinatutako konpromisoak bete. 2007ko kontratuetan zehaztutako 1.980.000 milioi euroko bermea eskatzen zien orain arte Bitesok Azkoitia Lantzeni, eta auzia konpontzeko negoziaketetan izan dira azken urtean. Kalteak ordaintzeko, Azkoitia Lantzenek 300.000 euro ordaindu dizkie azkenean Biteso eta Sierra Sabiri, eta bi aldeek zituzten konpromisoak likidatuta, auzi guztia konpondu egin dute.

2007an, Azkoitia Lantzenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Intsausi bizitoki bihurtzeko proiektua hasi zuten, eta 550 etxebizitza —gehienak libreak— egiteko hainbat kontratu sinatu zuen Biteso, Sierras Sabi eta Galmak XXI enpresekin. Lehenengo biak lurren jabeak ziren, eta hirugarrenak jarduera industriala zuen han. 2010ean 690era igo zuten etxebizitzen kopurua, eta bakoitza 300.000 eurotan saltzea aurreikusten zuten. Etxebizitzak egiteko, lekuan zeuden enpresek Oinartxoko industrigunera lekualdatu behar zuten, baina ez dute euren hitza bete. Gainera, Sierras Sabi eta Galmak itxita daude egun. Azkoitia Lantzenek ere ezin izan ditu bere konpromisoak bete, eta ordutik batak besteari salaketak jarri dizkiote. Akordio honekin, gainera, enpresek langileei zor zizkien kalte ordainak ordaintzea ahalbidetu dute. Izan ere, Azkoitia Lantzenek eman dien dirua horretara bideratu dute.

Urrategi Alberdi alkatearen arabera «albiste benetan pozgarria» da; «zaila izan da, baina azkenean lortu da, bi enpresekin egin den akordioari esker». Honen arabera, enpresak 1.980.000 euro eskatzen bazizkien ere, Azkoitia Lantzenek «milioi askotako» konpromisoak zituen proiektu honekin, besteak beste deskontaminazio eta urbanizazio lanen eraginez. Aurreko legealdietan EAJk diseinatutako proiektua gauzatzea, gainera, udalarentzat «porrota» izango zela berretsi du alkateak.Urrategi Alberdi alkateak eta Esther Lizarralde alkateordeak eman dute akordioaren berri, eta «albiste benetan pozgarria» dela azpimarratu dute.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut