Berriak Gure ikastetxeak hezkidetzaileago bihurtzeko proiektua abian

Gure ikastetxeak hezkidetzaileago bihurtzeko proiektua abian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

jolasdenboraAzkoiti-Azpeitiko Hezkidetza Foroan, bi herrietako ikastetxeak hezkidetzaileago bihurtzeko ikastetxeek elkarlanean martxan jarri daitezkeen bitartekoak aztertzen eta lantzen dabilatza azken urte hauetan. Zentzu honetan, emandako azken pausoa aurkeztu zuten atzo; 'Jolas denbora' proiektua. "Foroa abiatu genuenetik identifikatu genuen eskoletako jolas-garaiak espazio garrantzitsu eta interesgarria zirela hezkidetza txertatzeko. Izan ere, egun eskoletako jolastokiak begiratzea besterik ez dago ohartzeko nola errepikatzen diren gure jendartean nagusi diren arau eta dinamikak. Ikastetxez ikastetxe errealitea aldakorra bada ere, guztietan hartu izan dituzte neurriak jolastokian harreman parekideagoak sortzeko".

Jolas denbora  proiektuaren helburua, neska mutilen arteko harremanetan dinamika berriak sortzea da, lehiakortasunaren aurrean, elkartasuna, talde dinamika, lasaitasuna... bultzatzea, futbola eta saskibaloiaren pisua gutxitzea eta Azkoitiko eta Azpeitiko eskolek norabide honetan eman dituzten urratsei babesa eta euskarria ematea. Baliabideak, denbora eta pertsonak haien eskura jarriz. Honela, "Jolas kooperatiboen egunak" beraz, abiapuntu hartu nahi ditu eskoletan orain arte "baloi gabeko eguna" izenarekin, "edo bestelako antolakuntza moduekin neska-mutilen arteko harremanetan eragiteko asmoa izan ditugun ekimenak, eta era berean, aldaketa sakonagoen lehen urrats izan nahi du, gure asmoa ez baita mugatzen astean egun batean aldaketak eragitera. Haur eta gazteen espazio, denbora, harreman eta ikuspegietan hezkidetza eta tratu onen irizpideak txertatzea dugu ipar".

Proiektu honek, beraz, eskoletan abiatu diren eraldaketa dinamika horiek indartzea du asmo, horretarako baliabideak jarriz. Egitasmo hau aurrera gauzatu dedin, Azkoitiko eta Azpeitiko udalek proiektuari babesa emateaz gain hainbat konpromiso hartu dituzte ikastetxeekin elkarlanean. Udaletatik hainbat bitarteko eskaini dira:

Irakasleei zuzendutako hainbat formazio saio egin dira. Irakasleak, jolas denborako espazioaren erabileraren aldaketa prozesuan ezinbestekoak dira. Egunerokoan neska mutilekin jolas orduan bait daude, beraien beharrak entzuten eta asetzen.Aholkularitza zerbitzua martxan jarria dago.Ikastetxe bakoitzean hezitzaile batzuen eskutik, hainbat jolas denbora dinamizatuko diraJolas eta material kooperatiboak eskeiniko dira

"Aurrerantzean ere, urrats berriak ematen jarrituko dugu, gure seme alabek harreman justuagoak eta askeagoak izan ditzaten", amaitu du Etxanizek

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut