Berriak Herrixenek erosketa txartel berria atera du, herritarrentzat abantaila gehiagorekin

Herrixenek erosketa txartel berria atera du, herritarrentzat abantaila gehiagorekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

herrixentxartelAzkoitiko Udalak eta Herrixen bertako merkatarien elkarteak 'Herrixen' kreditu txartel berria aurkeztu dute. Nafarroako Rural Kutxa bidez kudeatuko dute txartel hori eta hainbat abantaila ditu, bai herritarrentzat eta baita herriko merkatari txiki eta jatetxeetan ere:
- Doakoa da, inongo gasturik ez dauka.
- 3 hilabetean ordaintzeko aukera eskaintzen du, interesik gabe.
- Munduko edozein tokitan erabili daiteke, bai ordaintzeko eta baita dirua ateratzeko ere.
- Txartel hori erabiltzeko ez dago zertan Nafarroako Rural Kutxako bezero izan.
- Txartel hori erabilita hainbat eskaintza izango ditu erosleak: deskontuak, puntuak, erosketa baleak, sariak, gasolindegietan beherapenak...
- Iruzurrezko erabilera kasuak eta istripuzko heriotza estaltzen dituten asegurua.
- Elkargunera eta liburutegira sartzeko aukera.
- Udalari ordainketa jakin batzuk egiteko aukera.


Herrixen elkarteko kide diren dendari eta jatetxe txikiei, berriz, euren lehiakortasuna hobetzen lagunduko die, kostuak gutxituta, eskaintzak egiteko aukera handiagoak edukita, eta irudia eta komunikazio ikuspegia sendotuta. Horrez gain, bezeoari zerbitzu hobea ematen lagunduko die, eskaintza eta beherapenekin, eta epe luzerako fidelizaziorako aukerak emango dizkie.
Horregatik erabaki du Udalak proiektu hau babestea, "herriko merkataritza eta ostalaritza sustatu eta laguntzeko balioko duelako, eta aldi berean, herritarrei abantailak eskainiko dizkietelako".
Txartela dagoeneko eskuragarri dago, eta interesgarriek honako tokietan eskatu behar dute:
- Elkargunean,
- Herrixen elkarteko kide diren saltoki eta jatetxeetan.
- Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut