Berriak Emakumeak ahalduntzeko beste bost ikastaro emango dira martxotik aurrera

Emakumeak ahalduntzeko beste bost ikastaro emango dira martxotik aurrera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ahalduntzeikastaroEmakumeen kultur aniztasun gunea, Ekin feminismoari izeneko saioak, norbere garapena ezagutzekoak, sendabelar eta sendagai naturalen inguruko bigarren ikastaroa eta bideogintza tailerra. Bost ikastaro antolatu ditu Berdintasun sailak martxotik uztailera, herriko emakumeak ahalduntzeko helburuarekin. Iazko udazkenean antolatu zituen aurreneko aldiz ahalduntze ikastaroak Udalak, eta esperientzia haren onurez jakitun, aurtengorako beste horrenbeste egitea erabaki du. Martxo eta apirileko saioetan izena emateko azkeneko eguna otsailaren 27a da, baina udarakoetan parte hartu nahi dutenek beranduago ere eman ahalko dute. Izena emateko Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , 943 54 20 14, edo udaletxean bertan.

 

"Eskaintzen ditugun ikastaroak eta sortzen ditugun gune hauek emakumeen topalekua bihurtzea nahi dugu. Emakumeok gure kezkak eta interesak konpartitzeko, gure errealitate pertsonal, sozial eta politikoari buruz hausnartzeko, edota, guk nahi duguna sortzeko, emakume guztien parte-hartzearekin", hori da helburu nagusia. Horretaz gain, emakumeen historia eta feminismoak egin duen ekarpenaz jabetzeko xedea ere badute, modu ezberdinak erabiliaz: dantzatzen, hausnarketak egiten, bideoak sortzen... Ikastaroak adin guztietako emakumeei zuzenduta daude eta adituek emango dituzte. Horregatik, animatu eta parte hartzera animatzen Azkoitiko emakumeak Udalak. Hemen duzue ikastaroen egitarau osoa (datozen egunetan etxez-etxe banatuko da)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut