Berriak Gazteei etxebizitza alokatzeko diru-laguntzak emango dizkie Udalak

Gazteei etxebizitza alokatzeko diru-laguntzak emango dizkie Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

urrategi118 eta 35 urte arteko gazteei etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak ematea erabaki du Udalak, hiru helburu nagusirekin: gazteei heuren emantzipazio bideak eta helduen mundura sartzeko prozesuan laguntzea, Azkoitian alokairuko etxebizitza sustatzea eta irisgarritasun baldintzak betetzeko dituzten alokairuko etxebizitzak eskuratzea sustatzea. Astearteko plenoan onartu zen ordenantza, eta hilabete gutxiren buruan martxan jartzea aurreikusten du Udalak.
Honako baldintzak bete beharko dituzte diru-laguntzak jaso nahi dituzten gazteek:
- 18-35 urte bitartean edukitzea
- Jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea.
- Diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egotea.
- Gutxienez bizikidetza unitateko pertsona bat Azkoitian erroldatuta egon izana.
- Diru-laguntzen zenbatekoa errentaren arabera finkatuko da: hileko errentaren portzentaje bat izango da, eskaera bakoitzeko hileko hainbat euroko gehienezko muga izango du, eta gehienez 12 hilabeterako emango da. Muga hileko 350 eurokoa izango da, eta alde zaharrean dauden etxebizitzak errentan hartzen dituztenek laguntza handiagoak izango dituzte eta baita %65eko ezgaitasuna duten gazteek ere.
- Eskatzaileak justifikatu beharko du Etxebiden izena emanda dagoela.
- Etxebizitzek ere baldintza batzuk bete beharko dituzte: bizigarritasun baimena edukitzea eta gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzea.ç

 

Behin ordenantza onartuta, ohiko tramitazioa egingo du orain arauak. Esposizio publikoan dago jada, baina Gipuzkoako Boletin Ofizialean eta baita udal webgunean ere, nahi duenak alegazioak egiteko, eta behin alegazioetarako epea amaitua, ahalik eta azkarren tramitatzen saiatuko da Udala. Tramitazioa amaitu bezain pronto jakinaraziko dugu noiztik aurrera, non eta nola eskatu behar diren laguntza horiek.

Etxebizitza eskubidea bermatzeko hartzen ari garen neurrien artean beste pauso garrantzitsu bat da hau. Laguntza hauek emateko 60.000€ jarri ditu Udalak eta alokairu soziala bultzatzeko beste 70.000 euro bideratu zituen bere garaian, etxebizitzetan obrak egiten laguntzeko. Laguntza horiek hilabete hau bukatzerako eskatu ahalko dira

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut