Berriak Bailarako aurrehistoria ezagutzeko jardunaldia, bihar (asteartea), Elkargunean

Bailarako aurrehistoria ezagutzeko jardunaldia, bihar (asteartea), Elkargunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hezurrenegiaHezurren egia proiektuaren barruan, bailarako aurrehistora ezagutzeko saioa egingo da bihar Elkargunean. Jesu Tapia Aranzadiko arkeologoak zuzenduko du saioa, eta Miriam Cubas eta Sonia San Jose erakunde bereko arkeologoek honako hitzaldiak emango dituzte: Miriam Cubasek: 'Ehiztari eta nekazarien artean: Neolitoaren hasiera, Urolan (gazteleraz, 30 minutu) eta Sonia San Josek 'Urolako lehen herrixkak' (30 minutu, euskaraz). Jardunaldia 19:00etan hasiko da, Elkargunean. 

Aurrekontu parte-hartzaileetan hala erabakita, Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euro bideratu ditu eskualdeko historia berreskuratzeko plangintza egitera, eta Hezurren egia proiektua jarri dute abian, "historiaurrean izan genuena ezagutzeko eta nor garen jakiteko". Proiektuaren helburua "Urola Erdiko ondarea gure artean ezagutaraztea, zabaltzea eta balioa ematea" dela jakinarazi dute egitasmoaren sustatzaileek.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013ko partaidetzazko aurrekontuen baitan herritarrek erabakitako zazpi proiektuetako bat iragan astean aurkeztu zuten, Urola Erdiko alkateek, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Antxieta Arkeologia Taldeko kideek.
Izan ere, aurrekontu parte-hartzaileetan hala erabakita, Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euro bideratu ditu eskualdeko historia berreskuratzeko plangintza egitera, eta Hezurren egia proiektua jarri dute abian, "historiaurrean izan genuena ezagutzeko eta nor garen jakiteko". Proiektuaren helburua "Urola Erdiko ondarea gure artean ezagutaraztea, zabaltzea eta balioa ematea" dela jakinarazi dute egitasmoaren sustatzaileek.
Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Beizamako eta Errezilgo udalek hartu dute parte proiektuan, eta bidelagun izan dituzte, besteak beste, aurten 50 urte betetzen dituen Antxieta Arkeologia Taldeko kideak eta Aranzadiko arkeologo Jesus Tapia. Proiektuaren sustatzaileen arabera, "zientzialariek egiaztatutako aurkikuntza ugariei eta baliotsuei esker, Urola bailararen historia berreraiki dezakegu, duela 300.000 urtetik gaur egunera".
"Urola bailarako ondare natural, arkeologiko eta historikoa dibulgatzeko proiektu handi baten lehen urratsa da", azaldu dute aurkezpenean. Proiektua hiru fasetan banatu dute, eta lehenengoa aurki hasiko da martxan.
Proiektuaren lehen zatiaren baitan, Urola Erdiko aurrehistoriako ondarearen gaineko dibulgazio programa jarriko dute abian, "jendeak eskualdean zer ondare dagoen jakin dezan". Horretarako, aste honetan hasita, etxez etxe Hezurren egia proiektuaren gaineko eskuorriak banatuko dituzte. Datorren asteetan hitzaldiak izango dira, eta webgunea ere jarriko dute martxan.
Bigarren fasea epe ertainera begira diseinatu dute. Jesus Tapia Aranzadiko arkeologo eta Hezurren egia egitasmoaren zuzendariak azaldu duenez, "hemendik bost bat urtera ekintzak, bisitak zein hitzaldiak-eta antolatuko ditugu. Eskualdeko jendearen eta kultura eragileen arteko harremanak sustatzeko balioko du".
Hirugarren eta azken fasearen helburua, berriz, "eskualdean historiaurrea lotuta, sare kultural dinamikoa sortzea" dela azaldu dute. Hau da, historiaurrea kultura eskaintza bilakatzea. Turismoan eragitea nahi da".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut