Berriak 22. urteurrenean, itxura berrituta dator Azkoitia-Azpeitia

22. urteurrenean, itxura berrituta dator Azkoitia-Azpeitia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

azkoitiazpeitiAzkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiaren aurtengo edizioa itxura berrituta dator: lasterketari irudi korporatiboa aldatu diote antolatzaileek, "lasterketaren mailarekin bat datorren" irudia eta komunikazio euskarriak izateko. Kirol ekitaldiaren komunikazio ikuspegia ere aldatu dute aurtengoan, eta Interneten zein sare sozialetan presentzia izango dutela adierazi dute antolatzaileek. Aldaketa nabarmenena, ordea, lasterketaren logoarena izan da; Diego Garciaren "espirituan" oinarritutako logo "indartsua" eta "abenturazalea" egin dute. Zuria eta gorria da logoa, eta honako elementuak ditu: Diego Garciaren aurpegiaren silueta, bihotz taupaden irudia eta Azpeitia eta Azkoitia udalerriak irudikatzen dituzten bi hizki. Slogana ere aldatu diote: Amets baten taupadak jarri diote leloa. Aurten, martxoaren 28an izango da maratoi erdia. Antolatzaileen arabera, "Azkoitia eta Azpeitia batu dituen" lasterketa da maratoi erdia. Horrez gain, esan dute Europan "oso ezaguna" dela lasterketa, parte-hartzaileengatik edota eginiko markengatik. Hori dela eta, garrantzia eman diote irudia "garai berrietara" moldatzeari.

Jesus Oteiza eta Manuel Unanue Azkoitiko eta Azpeitiko kirol zinegotziek azaldu dute aldaketak "indar handia" islatzen duela. Hala ere, boluntarioen lana nabarmendu dute eta kirol festa handia izaten dela berretsi.

Azken aldaketak egiten ari zaizkie webgune berriari, datorren astean ikusgai egon dadin. Besteak beste, Diego Garciaren bideoak jasotzen ari dira, guztien eskura egon daitezen. Webgunearekin batera, izen-emate epea ere hurrengo astean irekiko dute. Prezioak mantendu dituzte, eta 22 euro ordaindu beharko dituzte federatuek; 24 euro gainontzekoek. Beraien erronka da 1.000 parte-hartzailetara iristea, eta 1.300 korrikalaritan jarri dute muga. Bestalde, urtero legez, ibilbide motza ere egin ahal izango da maratoiaren egunean. Ibilbide horretan parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta 400 pertsonentzako lekua izango dute.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut