Berriak Erreklamazio gehiago eta kontsulta gutxiago

Erreklamazio gehiago eta kontsulta gutxiago

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko eta Azpeitiko kontsumitzaileen informaziorako bulegoak 2013an baino 30 erreklamazio gehiago tramitatu zituen iaz, 201 hain justu; herritarrek egindako kontsultak, berriz, gutxitu egin ziren, eta 2013an baino 37 gutxiago jaso zituen. Guztira 487 kontsulta eta 201 erreklamazio bideratu zituen iaz. Azken urteetan gertatu bezala, telefoniaren arloan egindako erreklamazioak igo dira gehien, 20 gehiago tramitatu baitira, eta gainerako zazpiak akademiak, zerbitzu juridikoak eta beste alor batzuetakoa izan dira. Kontsulta kopuruaren jaitsierarai dagokionez, bi alor nabarmendu ditute bulegoko arduradunek; batetik, banku zerbitzuetakoak jaitsi dira batik bat, orain bi urte nabarmen igo baitziren horiek, eta bestetik, etxebizitzen arloan jaitsi dira, hain justu etxebizitza gutxiago erosi direlako.

 

Honakoa izan da arloetako erreklamazio eta kontsulten bilakaera:
-Telefonia: 118 erreklamazio eta 121 kontsulta bideratu ditu bulegoak. Fakturazio desadostasunak, SMS premiunak, zigorrak eta deskontuak izan dira bideratutako gai gehienak.
-Elektrizitatea/gasa: 46 erreklamazio eta 99 kontsulta bideratu dira atal honetan. Gehiegi kobratzea, zigorra kontratuan adierazi baino lehen kobratzea eta horindura mozketak izan dira, besteak beste, tramitatutako kexak.
-Komertzioa: alor honetan 19 erreklamazio eta 66 kontsulta bideratu ditu udal bulegoak, gehienak Internet bidez egindako erosketen ingurukoak.
-Administrazio publikoa: Erreklamazio bat eta 38 kontsulta bideratu ditu udal bulegoak alor honetan. Enpresa pribatuek kudeatutako zerbitzu teknikoen ingurukoak izan dira guztiak.
-Banketxeak: 31 kontsulta bideratu dira. Komisio igoerak, txartelak, eta hipotekarekin lotutako aseguruen ingurukoak gehienak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut