Berriak Ipuin kontalaria eta tailer zientifikoa liburutegian

Ipuin kontalaria eta tailer zientifikoa liburutegian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ipuinkontaketaAizkibel Udal liburutegiak programazio berezia antolatu du otsailerako, haurrentzako bi ekintzarekin. Otsailaren 14an, (larunbata), Rosa Martinez ipuin kontalariak 'Hiru luma' ipuina kontatuko die 4 urtetik gorako umeei. 11:00etan izango da, eta nahi duen ororentzat irekia izango da emanaldia. Otsailaren 27an, berriz, taile zientifikoa antolatu dute, 8 eta 12 urte arteko haurrentzat. 'Eraiki zure zelula' izeneko tailerra da, biologia zelularraren alorrekoa, eta bertan, zelularen osagai ezberdinak birsortuko dituzte umeek, eta nahi duten bezelako zelula bat sortu. Egindako lana etxera eraman ahalko dute, nahi izanez gero. Tailerra doakoa da, baina parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, Gazte Informazio Bulegoan, otsailaren 20a baino lehen.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut