Berriak Inauterietako mozorro lehiaketan parte hartu nahi dutenek jada eman dezakete izena

Inauterietako mozorro lehiaketan parte hartu nahi dutenek jada eman dezakete izena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

inauteriak2014Bi aste gelditzen dira Inauterietarako, eta Udala hasi da jada festak prestatzen.  Otsailaren 14ean izango da aurten larunbat inauteri, eta egun horretan herrian egiten den mozorro eta taberna apainketa lehiaketetan parte hartzeko deialdia zabaldu da jada. Lehiaketa horietan parte hartu nahi dutenek jada eman dezakete izena Udaletxeko Harrera bulegoan, otsailaren 13ra arte. Mozorro lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa izando da 16 urte edo gehiago edukitzea, eta 23:00etatik 24:00etara plazatik pasatzea. 

 

OTSAILAK 13, OSTIRALA

Arratsaldeko 4etan: Ikastetxeetako umeen KALEJIRA.

Arratsaldeko 5etan: Herriko Plazan, umeentzako MERIENDA.

Arratsaldeko 5etan: Umeentzako dantzaldia EGAN taldearekin.

Arratsaldeko 5tatik 7'30tara: Kontzejupean, Abarketatxo Ludotekako hezitzaileekin: margoak, eskulanak, etab.

Gaueko 9:30etatik 11:30etara: Elkargunean 12-17 urte bitarteko gazteentzat Disko Festa DJ-arekin eta Mozorro Lehiaketa. Sariak egongo dira.

OTSAILAK 14, LARUNBATA

Arratsaldeko 7etan: AZKOITIKO MUSIKA BANDAren kalejira.

Arratsaldeko 7:30ean: TXALKOR TXISTULARI taldearen kalejira.

Gaueko 10'30ean: DJ IMANOL Herriko Enparantzan.

Gaueko 12'30ean: Herriko Enparantzan, mozorro lehiaketaren SARI BANAKETA.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut